Gutxienez hiru emakume erasotuak izan dira asteburuan Gasteizen
Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen indarkeria matxista dela eta; eta beste bi babes-aginduak urratzeagatik.
Joan den asteburuan gutxienez hiru emakumeri eraso egin diete Gasteizen. Ostiralean 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten harrera emateko udal-instalazio batean bikotekideari eraso egiteagatik. Larunbatean udaltzainek 21 urteko gizon bati neska bati ukituak egin izanaren delitua egotzi zioten, eta igandean 36 urteko gizonezko batek Babesgabeak plazan emakume bati eraso egin zion.
Horretaz gain, genero-indarkeriarekin lotutako babes-aginduak urratzeagatik ere egon dira atxilotuak asteburuan: gizonezko bat Adurtza auzoan, etxebizitza batzuetako ateak kolpatzen ari zela; eta 47 urteko beste gizonezko bat Zabalganan urruntze-agindua hausteagatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!