Gradu erregresio arriskuan daude Roberto Lebrero eta Unai Lopez de Okariz preso gasteiztarrak
Roberto Lebrero eta Unai Lopez de Okariz preso gasteiztarrak hirugarren graduan daude egun, baina epaileak bigarren gradura itzularazi ditzake une batetik bestera.
2001ean espetxeratu zituzten Lebrero eta Lopez de Okariz eta, azken urtea Zaballan egin ostean, erdi-askatasuneko erregimenean atera zien biak 2022ko uztailean. Urtarrilean, baina, Auzitegi Nazionaleko fiskalak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri zuen. Epaileak onartuz gero, bigarren gradua ezarriko diete: erdi-askatasuneko erregimena kendu eta espetxera itzuli beharko dute.
Lebrero eta Lopez de Okarizen senide, lagun eta auzokideek, Sare Herritarrarekin eta Etxerat Elkartearekin batera, mobilizazioak antolatu dituzte gradu erregresioaren aurka.
Martxoaren 31n, hileko azken ostiralean, presoen senide eta lagunen elkarretaratzera batuko dira bi zutabe. 19:30ean aterako dira Europa Jauregitik eta Judimendiko San Juan elizatik, 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazan batzeko.
Bestalde, Judimendi auzoan Lebreroren aldeko elkartasun jaialdia antolatu dute: 18:00etan, Iriko tabernan, Gorka Etxebarriaren kontzertua; 20:30etik aurrera, DJ Malandro Rey Louis tabernan; eta 21:30etik aurrera, DJ Menda’k Candela tabernan.
📣Auzoko Roberto Lebrero gradu erregresio ARRISKUAN !
3. gradua eskuratu ostean, Audientzia Nazionaleko fiskalak 2. gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri du, berriro espetxeratua izateko arriskuan dago⚠️
Egoera salatzeko, ZARATA EGUNA antolatu dute Judimendin ostiral honetan pic.twitter.com/Gt7h1qfF5E
— JUDIMENDIKO JAIAK (@jaiakjudimendi) March 28, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!