Gaur emango diete hasiera Errekaleorreko jaiei
Arratsaldeko 19:00etan izango da txupinazoa, eta igandera arte dago egitaraua antolatuta.
Gaur, maiatzaren 26an, ostirala, emango dute hasiera txupinazoa Errekaleorreko bizilagunek, arratsaldeko 19:00etan. Bi kontzertu izango dira ondoren: Karabankunda taldea, perkusioa eta musika afrikarra, eta Víctimas Club rock taldea. Katburinak-en pintxadarekin jarraituko du festak.
Larunbaterako egun osoko jaia prestatu dute. Goizeko 12:00etatik aurrera artisau azoka, txikientzako puzgarriak, marianitada, Arai konpartsaren erraldoiak eta Vocal Pop Ensamble koroa.
Elkarrekin bazkaltzeko aukera ere egongo da 15:00etan. Arratsaldean herri-gimnasiora mugituko da ospakizuna.
Eguna bukatzeko, kontzertuak egongo dira 21:00etatik aurrera: Mad Muasel, Amooma (soul, funk) eta Zarata Selektion.
Asteburua ixteko, “afari elektorala” antolatu dute igande iluntzerako, hauteskunde egunean. Gorka Urtaran alkateari agurra egingo diote
Horretaz gain, Aitor Salazarren argazki erakusketa egongo da ikusgai Gaztetxean jaietako hiru egunetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!