Festetan ere eraso matxistak salatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak
Eraso matxistak salatzeko 24 orduz telefono bat jarriko dute otxomaioetan eskura: 688752784. through Aiaraldea.eus
Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu zuen atzo Mugimendu Feministak Urduñan. Otxomaio jaietako bi asteburuetan egongo da martxan salaketa telefonoa, baita otxomaio egunean ere: “Iaz bezala eraso matxistak salatu eta eraostuari babesa eskaintzeko 24 orduz egongo da erabilgarri telefonoa”. Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideen esanetan, ezinbestekoa da ahalduntzerako sare eta tresnak sortzea, “guk ere jaiez gozatu nahi dugulako”.
Zentzu horretan, festa giroan, lanean edo etxera bidean emakumeen bizi dituzten egoerak salatu dituzte: “Ez dugu atzera begira joan nahi, ez ditugu babosoak gure espazioetan onartuko. Emakumeok* geroz eta argiago daukagu, (in)justizia patriarkalaren gainetik guk sinisten zaituztegu!”. Hala, matxismo eta sistema heteropatriarkatuaren aurkako arma eraginkorrena autodefentsa feminista dela azpimarratu dute. “Kaleak, plazak eta jaiak gure ere egiten ari gara, pairatzen ditugun zapalkuntza guztiak erdigunera ekarriz”, adierazi dute prentsa oharrean.
“Ahalduntzeko, jakintzak partekatzeko, aliatzeko, elkarrekin boteretzeko eta askeago izateko gozamenez bete ditzagun plazak, etxeak eta kaleak”.
24 orduko arreta eta salaketa telefonoa
Iaz bezala, 24 orduz egongo da emakumeen eskura Aiaraldeko Mugimendu Feministaren salaketa telefonoa. Zehazki, maiatzaren 3an, 4an, 5ean, 8an , 10ean, 11n eta 12an eskainiko dute zerbitzua. “Jaietan aske gozatu nahi dugulako, gora borroka feminista!”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!