Euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen alde egiten duen lana aitortu nahi izan du Etxeratek zapi-kate baten bidez
Giza Eskubideen Nazioarteko eguna salaketarako bozgorailu izan da beste urte batez, Etxerat elkarteak deitutako zapi-katearen bitartez,
“Preso politikoen senideak, lagunak eta gertukoak espetxe-politika berezitua, salbuespenezkoa eta, funtsean, eskubideak urratzen dituena salatzeko” bildu dira Gasteizko Legebiltzarreran inguruan hamarnaka herritar, zapi-kate jendetsu bat osatuz.
Dispertsio espetxe-politikak “familia-bizitzarako, askatasunerako, intimitaterako, duintasunerako, osotasun fisikorako, osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea” dakarrela salatu nahi izan dute bertaratutakoek.
Salaketaz gain, “euskal gizarteak pertsona guztien giza eskubideen alde egiten duen lan nekaezina aitortu” nahi izan dute, izan ere, “gizartearen, haren agenteen eta erakundeen lan isil baina etengabe horrek interes eta presio politikoetan trabatutako egoera bat desblokeatzea lortu du, eta lan horri esker sakabanatze-politika aldatzen ari dela” azpimarratu dute.
Esker ona adierazi diete Giza Eskubideen eta presoen eskubideen arloko dozenaka erakunderi, alerta-egoera deklaratu zenetik Estatu osoan espetxeetan pandemiak eragin dituen ondorio larriei buruz informatu eta ohartarazi baitute”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!