O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Sorginenea eta Iruñako Emakumeen Etxea
Gaur Sorgineneako Elenarekin eta Iruñako Emakumeen Etxeko Isabelekin hitz egin dugu bi hiri hauetan zabaldu berri diren proiektu feminista hauetaz.
Ikasturte berri honetako Edo ez da izango irratsaioaren 3. atala dugu hau. Bertan Elena eta Isabelekin hitz egin dugu Sorgineneaz eta Iruñako Emakumeen Etxeaz, hurrenez hurren. Abian jarri berri diren proiektu hauen nondik norakoak azaldu dizkigute: espaziak, zerbitzuak, programazioak, parte hartzeko bide ezberdinak… Finean, Iruñea eta Gasteizeko emakume, trans eta bolleren elkargune feminista izango diren espazioez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!