Marina Suarez (Lurburu kolektiboa): “Sormen-prozesuari buruzko filma izango da ‘Barrunbeko lurretan’, baina emaitza anitzak izango ditu”
“Barrunbeko lurretan” film bat baino askoz gehiago izango da: proiektu artistiko osoa izango da. Bihartik aurrera, Iñigo Perez gasteiztarrak eta Lurburu artista kolektiboak hamar eguneko egonaldia egingo dute Garaionen, proiektu handi bati ekiteko: artistak sortze-prozesu betean dauden bitartean, filma grabatuko dute eta, gerora, filmaren proiekzioarekin batera, artisten lanen lagin bat ikusteko aukera izango da. Emanaldi bakoitza ezberdina izango da, beraz. Marina Suarez Ortiz de Zarate Lurburu artisten kolektiboko kidearekin hitz egin dugu proiektuaz, eta sormen lana eta horraino iristeko behar diren hausnarketak isaltuko dituztela adierazi digu.
-
Hizpidea: Marina Suarez (Lurburu kolektiboa): "Sormen-prozesuari buruzko filma izango da 'Barrunbeko lurretan', baina emaitza anitzak izango ditu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!