Espainiar Ejerzitoaren presentziak ez du etenik Gasteizko kaleetan
Azken astean hainbatetan zabaldu dira militarrak Gasteizko kaleetatik. Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan ari dira.
Espainiar Gobernuak alarma egoera ezarri zuenteik hainbatetan azaldu dira militarrak Gasteizko klaeetan. Zabalgana auzoan egin zituzten lehen maniobrak eta Dato kaleko tren geltokian desinfkezio lanak egiten ere aritu dira.
Azken astean Gasteizko kaleetan jarraitzen du Espainiar Ejerzitoak. Elizbarrutiko eraikinak desinfektatze lanetan ari direla jakinarazi dute, Arabako diozesiak horrela eskatuta: apaiztegia, Angulema kaleko egoitza edota General Lomako komentua tarteko.
Ejerzitoaren presentzia mediatikoaz aparte Arabako suhiltzaileek espazio publiko, Diputazioko eraikinen edota nagusien egoitzen desinfekzio lanetan jarraitzen dute etengabe.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!