Arabako basozainek murrizketak salatu dituzte
Behin behinerako lanean egon diren bi basozainek musu-truk egin behar izan dute lan urtarrileko lehenengo egunetan. “Egoera hau ez bada aldatzen, gure ingurunea esku pribatuen esku geratuko da”, ohartarazi du Arabako Basozainen Elkarteak.
Arabako Basozainen Elkartea haserre dago arrantza eta ehiza esparruetan Aldundiak aurrera eraman dituen murrizketengatik. Orain dela 12 urte horrelako 12 postu zeuden; egun, aldiz, 6 basozain baino ez daude.
Elkartea aurreko ikasturtean sortu zuten, murrizketa hauen beldur. Izan ere, 2017. urtean zehar, behin-behineko bi plaza berri egon ziren baina 2018ko urtarrilaren 1ean epea amaitu zen eta 6 langilerekin jarraitzen dute.
Larriena, basozainen iritziz, urtarrileko lehenengo egunetan etorri da. Arabako Aldundiak ez zien behin behineko postua zuten langileei ezer esan 2018.urteko hasieran. Beraz, musu-truk egon dira lanean erabakia komunikatu arte.
“Kontratua luzatu ez dieten bi basozainei ez zieten kontratua amaitu eta egun batzuk arte abisatu”. Aurreko asteburuan, bi basozain hauetako bati zegokion asteburuko zaintza. Beraz, elkarteak salatu duenez, ez da basozainik egon zaintza egiten Araban. Arabako mendiak esku hutsik geratu dira.
Basozainek, aldi berean, ehiza eta arrantza bigilantzia lanak azpikontratatzen ari direla salatu dute. “Egoera hau ez bada aldatzen, gure ingurunea esku pribatuen esku geratuko da, Arabako Aldundiko ehiza eta arrantza esparruak hilko diren bitartean”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!