Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia bederatzigarren ediziora iritsi da
Edizio honetan, Baratza Aretoan arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira, ardatz komun batetik abiatuta: artxiboa, antzerki dokumentala, memoria eta belaunaldien arteko harremanak.
Baratza Aretoan martxoaren 20,22,23,24an egingo da eta aurten, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatuko da.
Parasite Kolektiboak antolatutako jaialdiak 4 hitzordu ezberdin izango ditu:
- Martxoaren 20an, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian. Josune Velez de Mendizabal Mamiak Kolektiboaren OGIAK HIZKETAN BALEKI (Gasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat) kazetaritza performatiboa duen proposamenaren protagonista izango da.
- Martxoaren 22an, Baratza Aretoan, Ane Gebarak LA DESKARADA, La Esther piezaren garapena estreinatuko du, Zurrunbiloko aurreko edizioko dokumentazio tailerrean bere ibilbidea hasi zuen pieza oso pertsonala.
- Martxoak 23, programa bikoitza izango da: 18:00etan, Oier Guillanek EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) webgune berria aurkeztuko du eta ondoren, Ander Lipusek «Antzerkiaren labirintoan« liburua aurkeztuko du. Itziar Manerok amaiera emangodio jardunaldiari MEMORIA, Oroimenai eta haren galeari buruzko antzezlan dokumentala
bakarkako lehen lanarekin. - Martxoaren 24an, Metrokoadrokako ARTXIBO BILUZIAK. Javier Barandiaran eta Intza Alkain protagonista dituen konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa.
Sarrerak 10€ balio du (12€ txarteldegian) eta jaialdi osorako bonuak 25€. Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak 20:00etan eta igandekoak 19:00etan izango dira. Zurrunbiloko ikuskizun guztietarako sarrerak https://salabaratza.com webgunean daude eskuragarri.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!