Zuiako gaztetxearen kontrako erasoa salatuko dute ostiralean
Martxoaren 27an gaztetxeko leihoak harrikatu zituzten, baina aurretik beste eraso batzuk izan direla gogoratu dute. through Alea.eus
Joan den martxoaren 27ko gauean Zuiako gaztetxeak «beste eraso bat» pairatu duela salatu dute Zuiako gazte asanbladako kideek agerraldi batean. Gaueko ordu txikitan leihoak harrikatu zituzten, eta ez da hau izan duten lehen erasoa: «Zoritxarrez, pasa den urteko abuztuan era desberdineko erasoak izan ziren: kristaletan pintadak izan ziren, pintura jaurti zuten, foku eta buzoia apurtu zuten…».
Eraso berri hau hau eguneroko «askatasunen kontrako erasoen barruan» kokatu dute gazteek, «eraso politiko» moduan, eta elkarlanean 15 urtez osatutako espazioa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. «Irmoki berresten dugu ez dugula onartuko espazio autogestionatuen kontrako erasorik. Ez Zuian, ez inon. Eta erasoen aurrean antolatuta aurkituko gaituztela».
Erasoa salatzeko asmoz, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, apirilaren 12an, 19:00etan, Murgiako plazan, eta Zuia zein inguruko herritarrei egin diete deia bertan parte hartzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!