Zubiak Eraikiz herri plataformak eskola segregazioaren aurkako kanpaina bukatutzat eman du
Zubiak Eraikiz herri plataformak eskola segregazioaren kontra eta eskola inklusiboaren aldeko kanpainaren amaitutzat eman du.
«Bihotzez eskertu nahi diegu lagun eta erakunde askori eman diguten babesagatik», adierazi du plataformak azken agirian. Batez ere, EHIGE eta lurraldeetako gurasoen elkarteak, CCOO, STEILAS, HEIZE, Gasteizeko Euskal Eskolaren aldeko Plataforma, CGT, Elkarrekin Kooperatiba, Tamdem Fundazioa eta Ibaiondoko Eskola Publikoaren aldeko Plataforma izan dituzte gogoan azken komunikatuan.
«Euren txaloak, lana, ahaleginak, aldekotasun publikoa, hainbat kasutan laguntza ekonomikoa eta sinadurei esker lortu dugu legebiltzarraren ateetatik pasatzea eta hemiziklora helaraztea segregazioaren kontrako oinarrizko proposamen batzuk«, gaineratu dute.
Herri plataformak uste duenez, euren ekimenak gizartean, bereziki hezkuntza munduan, izan duen eragina «oso positibotzat» baloratu dute. Zentzu honetan, «harro sentitzen dira lortutako hainbat lorpenekin: «Gizartean larriki areagotzen ari den segregazio arazoa ageriago utzi dugu, aurrerantzean saihestezina izango den eztabaida marko bat sortu dugu, zeharkako aldekotasuna indar sozial, sindikal eta politikoen arten lortu dugu, errespetu osoz eta sektarismoetatik aldenduta bidea eginez». Guzti honengatik, emandako denbora eta ahaleginak «ondo inbertituak» izan direlakoan daude.
Eusko Legebiltzarraren erantzuna, ordea, «etsigarri» gisa definitu dute, proposamenaren tramitazioa galaraziz, «hiritarren ekimenei mezu gaiztoa helaraziz eta ekonomikoki zigortuz».
Gauzak horrela, lagunei eta erakundeei elkartasun deia egitera behartuta daude orain. «Ekimenak sortu dituen gastuei aurre egiteko, legeak aurreikusten duen moduan, Legebiltzarreko dirulaguntzarekin kontatzen genuen». Tramitazioa bertan behera geratu denez, zorrak kitatzeko crowfunding (diru-bilketa) kanpaina abian jarri dute. Ekarpenak egiteko honako estekan egin daitezke: https://www.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!