Zortzi ahots ezagun mendiak «berdeak», «komunalak» eta «bioanitzak» mantentzearen alde
Arabako mendietan "inposatu nahi dituzten" proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako bigarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Itziar Rekalde, Jabi Otxoa, Ane Gebara, Juan Aceña, Bilgune Feministako kideak, Ruben Sanchez, Aitor Gorosabel eta SC Natzab-en mezuak jaso dituzte bideoan.
Atxikimendu kanpaina abiarazi du Arabako Mendiak Aske plataformak Arabako mendietan inposatutako proiektu eolikoen aurka. Kanpainaren baitan argitaratu zuten lehen bideoan Evaristo Paramos, Patricia Lopez Arnaiz, Esti Besa, Miren Narbaiza MICE, Aitor Vinagret, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Askoa Etxebarrieta La Pulga, Julia Lopez eta Patxi Sanchez agertu ziren plataformari babesa adierazten. Bigarren bideoa egin dute orain, kultura arloko zortzi pertsona ezagunen mezuak batuz.
Arabako Mendiak Aske plataformak azaldu duenez, «mendiak berdeak eta ez grisak, komunalak eta ez pribatuak, bioanitzak eta industrializatu gabeak izaten jarraitzearen alde» ari dira egiten kanpaina hau.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!