‘Zorroztarri’, eskulturak eta artea uztartuta dispertsioa salatzeko
Maiatzaren 2tik 10era egongo dira ikusgai Gasteizen Zigor Merodioren eskulturak, Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsoekin osatuta.
Zigor Merodioren eskulturez eta Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsoekin osatutako ‘Zorroztarri’ erakusketa Gasteizen dago ikusgai. «Urrunketaren milaka kilometroen, komunikazio arazoen eta isolamenduaren gainetik, hiru artistek elkarrekin egindako bidea da», adierazi du Sare Gasteizek.
St Martin de Ré espetxetik abiatu ziren 2017ko urtearen hasieran Merodiok harriz egindako eskulturen argazkiak. Troitiño dagoen Murtziako espetxera eta, ostean, Areitio dagoen Bretainiako Rennes espetxera joan ziren gero.
Hirukote honi, Edu Martinez argazkilaria gehitu beharra dago. Bilbotar honek, eskultura bakoitzak oroitarazten dien eszena eta irudiak hautatu ditu, bertsoei euskarria eskainiz.
«‘Zorroztarri’ ere badira erakusketa hau posible egiten duten lagun eta senideak. Haiek gabe ez zen posible izango. Haiek ibili dira kilometroak gora eta behera kilo askoko eskulturak mugitzen. Haiek erraztu dute gu hiruron arteko kontaktua. Haiek abestu dute Yonek ezin grabatutako bertsoak. Haiek antolatzen dute hainbat erakusketa saio. Haiek sortu dute gune hau eta hainbat euskarri atera», adierazi dute protagonistek.
Maiatzaren 2tik 10era egongo da ikusgai PIlar gizarte-etxean. Ostean, maiatzaren 11tik aurrera, Agurainen ere erakusketa ikusteko aukera egongo da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!