Zer egin erasotzaileekin? Prozesuak, protokoloak, punitibismoa, gizonen papera, tipifikazioa, errugabetasun presuntzioa…
Ainhoa Narbaiza eta Larraitz Ugarterekin hitz egin dugu erasotzaileekin zer egin daitekeen hausnartzeko.
Eraso bat gertatu eta salatzerakoan, bi tratamendu bide zabaltzen dira, erasotuari babesa adieraztea eta erasotzaileak erreparaziorako pausoak abiatzea. Gaurkoan bigarren horretaz, erasotzaileekin egin beharreko lanaz aritu gara. Larraitz Ugarte abokatua eta Ainhoa Narbaiza Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea izan ditugu Hizpidean, eta hainbat gai landu ditugu haiekin.
Erasoen aurrean ikuspegi punitibista alboratu, edo zenbateraino izan punibitista, hortik abiatu gara. Erasoen tratamendua egiteko prozesuetan ze puntutan gauden galdetu diegu, eta baita erasotzailearen inguruko gizonen papera nolakoa izan beharko litzatekeen. Erasoen tipifikazioaz ere hitz egin dugu, eta «justizia egiterakoan» izan beharreko neurri eta bermeez hausnartu dugu. Errugabetasun presuntzioa ere aztertu dugu, eta baita erasotzaileek egindakoaren «erreparazioa» nola lortu, ez errepikatzeko bermea, ea gizarteko presio bitartez izango den, zigorraren beldurrez, edo norberaren kode morala moldatzetik etorriko den.
Kontu hauek eta beste asko landu ditugu Ugarte eta Narbaizarekin, elkarrizketa mamitsu eta oparoa. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zer egin erasotzaileekin? Prozesuak, protokoloak, punitibismoa, gizonen papera, tipifikazioa, errugabetasun presuntzioa...00:40:57
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!