Zentral eolikoen kokalekuetara azken mendi martxa egingo dute larunbatean
Arabako Mendiak Askek antolatuta Urkitza eta Elgeamendira igoko dira, Capital Energy enpresak zentral eolikoa eraiki asmo duen lekura.
Arabako Mendiak Aske plataformak mendi martxak burutu ditu Araban zentral eolikoak eraikitzeko proiektuak dauden leku ezberdinetara. Larunbat honetan, uztailaren 1ean, bira honetako azken mendi martxa egingo dute, Urkitzara igoko dira, Elgeamendira bidean dagoen mendi-lepora. Bertan Capital Energy enpresak 6 aerosorgailuko zentral eoliko bat eraiki nahi du, 200 metroko errotak izango dituena.
Arabako Mendiak Asketik salatu dute enpresa hauek «Green» izena darabiltela baina soilik akziodunen etekinak bilatzen dituztela, «ez zaiela batere axola beraien zentralek eragiten duten ingurugiro kaltea», ezta landa-eremuan sortutako ondorio larriak. Jakinarazi dute Arabako Foru Aldundiko teknikariek egindako txostenean bertan ondorioztatu dela Urkitzako zentral eolikoak «eragin handia» izango lukeela ingurumenean.
Larunbateko mendi martxa goizeko 10:00etan abiatuko da Marietatik. 6,2 kilometroko luzeera eta 380 metroko desnibela zeharkatuko dituzte.
Mendi martxa bira hau egiteaz gain, bestelako salaketa ekintzak ere egin izan dituzte Arabako Mendiak Aske plataformatik. Ekainaren 19an, adibidez, Kantoblankoko zentralaren aurkako alegazioak aurkeztu zituzten eta bizikleta martxa bat egin zuten Gasteizen proiektuaren erantzuleak salatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!