Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak
Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren igandean Azazetan, Arabako Mendiak Aske plataformarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuari aurkakotasuna adierazteko.
Elkarretaratzea egin zuten atzo, igandea, Azazetako zentral eolikoaren proiektuaren aurka. Ehun lagun baino gehiago batu ziren Arabako Mendiak Aske plataformak, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuak kaltetutako herriekin batera egindako deialdira.
Azazetan egin nahi den zentral eolikoa bezalako proiektuek, Eusko Jaurlaritzak bultzatuak, naturguneen biziraupena kolokan jartzen dute, hankaz gora jarriz Arabako Foru Aldundiak orain arte garatutako printzipio eta politikak, naturaren babesera bideratuak. Arabako Mendiak Askek azaldu duenez, gainera, erabilera publikoko eremu sekularrak pribatizatuko dituzte, kontuan hartu gabe kudeaketa komunala izan dela, hain zuzen, eremu naturalen biziraupenaren gako garrantzitsuetako bat.
Oro har, Azazetako proiektu eolikoak lurraldeko mendien industrializazioa, biodibertsitatearen mehatxua eta galera, balio handiko baso-azaleraren eta horri lotutako ekosistemen galera, hegaztien eta saguzarren heriotza eta akuiferoen kutsadura ekarriko dituela azaldu dute elkarretaratzean, eta inguruko herrietan bizi diren pertsonei eragiten dien inpaktu akustikoa ere aipatu dute.
Azpimarratu nahi izan dute Administrazio Batzarrek ezetz esan diote Azazetako zentral eolikoari, Arabako Ahaldun Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek kontuan hartu ez badute ere: «Proiektu horren aurkako jarrera agerikoa da, eta horrela gezurtatu egiten ditu Ahaldun Nagusiak gertaera hori ukatuz egin zituen adierazpen publiko arduragabeak. Energia-enpresek adierazitako interes ekonomikoetara eta herri-lurren jabetzara makurtzen ari zarete, lurralde honetan bizi garen pertsonek erabakitakoa zapalduz». Berriki onartu den Tapia Legea ere arbuiatu dute, proiektu horiei bidea erraztearren, administrazio lokalen eta herritarren borondatearen kontra.
Eskatu dute, «premiaz eta behin betiko» mendilerroak, korridore ekologiko diren aldetik, esklusio-eremutzat har daitezela horrelako azpiegituretarako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!