Zenbat kobratzen dute Aiala Vidrioko zuzendaritzako kideek?
Greban daude berriz Aiala Vidrioko langileak, lan hitzarmenaren alde. Baina ez da aurkari makala aurrean dutena, EAEko familia boteretsuenetako bat baitago enpresaren zuzendaritzan.
Aiaraldea.eus bidez | Txabi Alvarado Bañares
Negoziazioetan buru-belarri sartuta daude Aiala Vidrioko zuzendaritzako kideak eta sindikatuetako ordezkariak. Asteazkenean langileek atzera bota zuten zuzendaritzaren proposamena, nahikoa ez zela iritzita.
Gauzak hala, greban daude berriz beharginak. Bihar -larunbata- amaituko dute atzo gauean hasitako lanuztea, eta berriro ekingo diote protestari igandetik asteartera, lehenago akordiorik erdiesten ez badute behintzat.
Zuzendaritzak orain arte eginiko proposamenak ez dira nahikoa izan beharginentzat. Langileenak agian ez, baina Vidrala S.Ako (Aiala Vidrioren jabea den enpresa) Administrazio Kontseiluko kideen baldintzak bai hobetu direla azken urteetan.
Hori ondorioztatu daiteke Espainiako Balore Merkatuko Komisio Nazionalaren datuak ikusita. 2016an 1,152 milioi euro banatu zituzten organo hori osatzen duten kideen artean eta 1,45 milioi euro 2017an (2018ko datuak oraindik ez daude argitaratuta).Hau da, urtez urte geroz eta diru gehiago banatu dute zuzendaritzako kideen artean.
Hemen ikusi daiteke informazio zehatza:
Hala ere, zuzendaritzako kideen artean banatutako diruari gehitu beharko litzaioke akziodunei ematen zaiena. Iragan abenduan 0,76 euro banatu zituzten akzio bakoitzeko, urtean zehar eginiko jardunaren emaitza gisa.
Vidrala S.A-k 26.554.740,18 euroko kapital soziala dauka, 26.034.059 akziotan banatuta. Gauzak hala, biderketa sinplea egitea aski da jakiteko guztira 19.785.884 euro banatu zituztela akziodunen artean, aurreko urtean baino %15 gehiago, enpresak berak adierazitakoaren arabera.
Delclaux familia
Goiko taulako izenei erreparatuz gero, abizen bat maiz errepikatzen dela ikusi daiteke: Delclaux. Enpresaren gaur egungo presidentearen (Carlos Delclaux Zulueta) aitonak (Isidoro Delclaux) sortu zuen Vidrala, Vidrierías de Álava S.A. izenarekin.
Laudion kokatu zuten lehen lantegia (egun Aiala Vidrio dena), baina urteen poderioz beste hainbat fabrika eraiki eta erosi zituzten, gaur egungo tamainara iritsi arte. Egun taldeak 10 faktoria ditu 6 herrialdetan barreiaturik.
DelClaux familiaren bost adarrak daude gaur egun administrazio kontseiluan eserita: Delclaux de la Sota, Delclaux Muller, Delclaux Zulueta, Errandonea Delclaux eta Zubizarreta Delclaux. Familia Estatu Espainiarreko 124. aberatsena da (eta EAEko hamargarrena), El Mundok eginiko ikerketaren arabera. Egunkari horren arabera, Carlos Delclaux Zulueta buru duen sendiak 390 milioi euro ditu pilatuta.
Tubos Reunidosen ere presentzia
Beste enpresa askotara ere iristen da Neguriko familia boteretsu horren eragina. Tubos Reunidoseko eta Liberbankeko administrazio kontseiluetan dute presentzia, eta beste hainbat sendi dirudunekin ere du harremana: Real de Asúa, Aguinaga, Echevarría eta Calvo Sotelo, besteak beste.
Gauzak hala, ez da aurkari makala Aiala Vidrioko langileek aurrean dutena. Ikusteke dago zein izango den greben eta negoziazioen emaitza, baina azpimarratzeko moduko zerbait baldin badago, hori da beharginek orain arte erakutsi duten batasuna, lanuzteen jarraipena ia %100ekoa izan baita, eta hori ez da, inondik inora, egunero ikusten den zerbait.
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!