Zehaztu dute zein izango den maiatzaren 6ko Aiaraldeako herri kontsultako galdera
Maiatzaren 6an izango da herri kontsulta Aiara, Arakaldo, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondon.
Aiaraldea.eus bidez
“Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?”. Hori izango da datorren maiatzaren 6an egingo den herri-kontsultako galdera. Hala adostu dute Aiaraldea Bat elkarteko kideek. Prozesu mamitsua burutu dute horretarako, adierazi dutenez: «Herri bakoitzak bere galdera propioa hautatu zuen; eta gero “aho batez” onartu zen galderaren esaera batua».
Gauzak hala, erronka handia dute esku-artean Aiaralde Bat-ekoek: maiatzaren 6ko zitan ahalik eta herritar gehienek erantzutea galdera horri Aiaran, Arakaldon, Artziniegan, Amurrion, Laudion eta Okondon.
Giza-katea ekainean
Herri-kontsultarekin, ordea, ez da amaituko erabakitzeko eskubidearen aldeko jarduna. Ekainaren 10ean giza-katea egingo da Gasteiz, Bilbo eta Donosti lotzeko, eta Aiaraldea ere zeharkatuko du ekimenak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!