Zartada Gazte Ekimena aurkeztu dute
Martxoaren 18, 19 eta 20an izango da Gasteizen, eta Euskal Herriko gazte mugimenduen topagune izatea du helburu.
Zartada Gazte Ekimena ezagutzera eman dute sare sozialetan. Antolatzaileen arabera, Euskal Herriko gazteria eta gazte mugimenduak batu, aktibatu eta elkarlanean jartzea bilatzen du ekimenak, elkarrekin hausnartu, ikasi eta mobilizatzeko. Abenduan egin zuten lehen asanblada Gasteizen, eta bertan ondorioztatu zuten elkargune baten beharra. Hortik abiatuta, martxoaren 18, 19 eta 20an Gasteizen elkartzeko proposamena plazaratu dute, «Bat egitetik, hamaika izatera» lelopean.
Ikasturte hasieran Euskal Herriko zenbait eragile eta kide elkartu ziren «egungo testuinguruaz hausnartu eta erantzun bat artikulatu nahian». Ordutik, bilerak eta antolaketa espazioak martxan jartzen aritu dira, eta joan den abenduaren 29an Euskal Herriko gazteon asanblada deitu zuten ekimen honen berri eman eta gazte mugimenduetako hausnarketak ezagutarazteko.
Ekimen honek, azaldu dutenez, egungo testuinguruari «gazte belaunalditik» erantzun bat ematea du helburu. Horretarako martxoaren 18, 19 eta 20ko asteburuan mobilizazioa, formazioa eta aisialdia uztartuko dituzte. «Krisian dauden balio batzuk ere indartu nahi ditugu: kolektibotasuna, elkarlana, inkonformismoa… Gaur egun, gazteria jota eta material eta sinbolikoki ataka larrian, elkarlana eta batasuna inoiz baino beharrezkoagoak ditugu», diote ekimenaren bultzatzaileek.
Elkarlanean antolatu nahi dute egonaldia
Asteburuko egonaldia antolatzeko lanketa eta ekarpen kolektiboa behar dela eta, baliabide eta marko ezberdinak jarriko dituzte prestakuntza lan horretarako eskuragarri, datozen hilabeteetan.
Antolaketa espazio horien berri emateko, ekimenaren xehetasun gehiagoren berri emango dute datozen asteetan, Instagram, Twitter eta Telegram kanalean.
Gazteok #DenaAldatzen
Gazteok #DenaAldatzen
Gazteok #DenaAldatzen
👇👇👇 pic.twitter.com/qjcLQxsjsU— Zartada (@gaztezartada) January 16, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!