Zaramagako G.A: «Gure lana etetea ez dute lortuko!»
Abenduaren 7an, 27 ordu eskasetan zehar Zaramagako Gazte Lokala izandako Arte eta Ofizioen Eskola zaharra (15 urtez abandonaturik Arabako Foru Aldundiaren eskuetan izandakoa) desalojatu zuen Ertzaintzak, 15 gazte atxilotuz. Atxilotu guztiak aske gelditu ziren hurrengo goizean. Desalojoaren bortizkeria salatzeko, prentsaurrekoa burutu zuten Zaramagako Gazte Asanbladako kideok zein horiei babesa ematera hurbildutako jendeak.
OKUPAZIOA AURRERA! (Prentsaurrekoa idatziz)
Pasa den asteartean abenduak 6, zaramagako gazteak auzoari aisialdi eredu alternatibo bat eskaini nahian “artes y oficios” eskola zaharra okupatu genuen. Sartu bezain laster presentzia poliziala izugarria izan zen, udaltzaingoak era bortitzean hainbat gazteren atzetik korrika eta bortizki plakatuak izan zirelarik, ondorioz hainbat gazte identifikatuak izan ziren. Goiz horretan ere polizia forala agertu zen, okupatutako lokala diputazioarena baita. Hasieratik argi utzi genien gure asmoa auzoa biziberritzea zela, inondik inora ere kalterik eragitea. Eta hori gutxi balitz, ertzaintzaren bisita ere jasan genuen.
Poliziak alde egin zuen bezain laster bertan geunden gazteok lokala garbitzen eta txukuntzen hasi ginen, horretarako asanblada bidez lantaldeak egitea erabaki genuen, zaintzak eta lotarako txandak ezarriz.gau horretan 10 gazte barruan lotan gelditu zien erresistentzia moduan eta gau osoan zehar orduro ertzaintza gerturatu egiten zen lokalaren ingurua miatuz.
Hurrengo goizean, abenduak 7, diputazioko ogasun saileko ordezkari bat agertu zen, hainbat ertzainez babestuta. Honek notifikazio bat eman zigun lokala diputazioarena zela esanez eta bertatik alde egiteko gonbitea eginez. Guk ez genuen sinatu nahi izan eta desalojo aginduarekin etorriko zirela mehatxatu ziguten. Alde egin zutenean lokala txukuntzen jarraitu genuen oso handia baita eta oso egoera txarrean aurkitzen delako. Egunean zehar hainbat auzokide gerturatu ziren lokalak ikusi eta euren babesa eskaintzeko. Arratsaldeko 5etan asanblada informatiboa deitu genuen eguneko gertakariak azaldu eta desalojo arriskuaren aurrean erantzuna antolatzeko asmoz. Ordu batera auzoa ertzaintzaz bete zen, barruan 15 gazte geratuz eta kanpoan beste 30. Zuzenean kale osoa moztu eta kanpoaldeko gazte guztiak identifikatu zituzten.
Idazkari judizialak barrukoei desalojo agindua emateko ateratzeko eskatu zigun, modu onean ez bazen txarrean izango zela mehatxatuz. Barruan geunden gazteak 5 minutuko tartea eskatu genien gure artean hitz egiteko, baina haiek minutu erdira indarrez atea kolpatzen hasi ziren botatzeko asmoz. Azkenean egoera bortitzaren aurrean barruan geundenok kalera ateratzea beste aukerarik ez genuela ohartu ginen, bestela ondorioak askoz ere okerragoak izan zitezkeelako. Kanpoan ordu erdi bat baino gehiago eduki gintuzten belauniko eta paretaren aurka, identifikatu eta katxeatzen gintuzten bitartean. Ondoren banan-banan esposatu eta Lakuara eraman gintuzten.
Hau dena gertatzen zen bitartean, Gasteizko gazte eta nagusi asko gerturatu ziren barrukoei babesa emateko. Kanpoan biltzen zirenak okupazioaren oldeko oihuak eta txaloak ematen zituzten etengabe, ertzaintza ordea haien aurka bortizki oldartu zen eta hainbat zauritu eragin zituen.
Atxilotutako gazteak Lakuako komisaldegian 7 ordu eman genituen denak atera arte. Eta orain epailearen aurrean deklaratzeko zitaren zai gaude.
Zaramagako gazte asanbladak diputazio eta poliziaren jarrera salatu nahi dugu. Gure asmoa auzoan eta auzorako eremu aske eta parte hartzailea sortzea izanik gure kaletatik dauden lokal hutsei erabilera ematea besterik ez da. Asmo honen aurrean institituzioek jarritako traba guztiak agerian geratu dira bi egun hauetan, bortizkeria tresna bakar bezala erabiliz gure jarduera eta ekimen guztiak geldiarazteko. Komunikabideek polizia bat zauritua izan dela azpimarratu dute, gure ekimena kriminalizatu nahian, baina zauria lokalean sartzean egin zuela argitu nahiko genuke. Kargaren ondorioz zaurituak izan direla ordea ez dute aipatzen.
Nola da posible diputazioa goizean gurekin biltzeko prest egotea eta ordu gutxira bortizki kolpatu eta atxilotuak izatea? Egora honen aurrean guztiz deslegitimatuta geratu da diputazioaren jarrera.
Azkenik babesa eskaini diguzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eta lokal okupatu eta autogestionatu bat lortzeko bidean, gure lana etetea lortuko ez dutela jakinarazi.
Gogoratu gaur zazpietan martxoak 3 plazatik manifestazio bat izango dela guzti hau salatzeko.
Zaramagako gazte asanblada
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!