Zapi-katea egin zuen atzo Etxeratek euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko
Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren baitan, beste urte batez, zapi-katea egin zuen Etxeratek Ajuria Eneatik abiatuta Esuko Legebiltzarreraino.
Kalera atera ziren Etxerat Elkarteko kideak atzo, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean, euskal preso politikoen senide eta lagunei inposatutako kondenaren amaiera aldarrikatzeko eta dispertsio politikarekin amaitzea eskatzeko.
Beste urte batez zapi-kate bat osatuz lotu dituzte Ajuria Enea eta Eusko Legebiltzarra. Estatu Espainolak salbuespenezko espetxe politika mantentzen duen bitartean Giza Eskubideen Deklarazioa Unibertsala aldarrikatzeko «zilegitasunik ez» duela adierazi dute Euskal Preso Politikoen senideen elkarteko kideek.
Giza Eskubideen Aldarrikapenaren Nazioarteko Egunean zapi-kateak burutzen ari gara Gasteiz eta Iruñean#dispertsioastop #kondenatua pic.twitter.com/ucZ0MSYNTm
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 10, 2019
Euskal Preso Politikoak dispertsatuta mantentzea hauen senide eta lagunentzako kondena injustua suposatzen duela uste du Etxeratek. Dagoeneko dispertsioak eraginda 16 hildako eta milaka kaltetu egon direla gogorarazi dute, «diskurtso ofizialak gertaera hauek onartzen ez dituen arren».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!