Zahurgarritasun egoeran dauden 30 pertsonek etxebizitza-bloke bat okupatu dute Etxebizitza Sindikatuaren laguntzaz
Los Herrán kaleko 15. atarian dagoen etxebiztza-blokean aste bete baino gehiago daramate bizitzen Gasteizen muturreko egoeran aurkitzen ziren hainbat lagun. Etxebizitza Sindikatuaren laguntzarekin 10 urtez hutsik egondako eraikina atondu eta bizileku bilakatu dute. Ostiralean egin zuten ekintza publiko eta desalojo saiakera bat pairatu zuten.
Agerraldia egin zuen ostiralean Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak Los Herrán kaleko 15. zenbakian okupatutako etxebizitza-blokearen berri emateko. Aste bete baino gehiago daramte zahurgarritasun egoeran aurkitzen diren ia 30 lagun bertan bizitzen, bizi duten muturreko egoerari aterabide bat eman nahian, horien artean adineko pertsonak, umeak, egoera irregularrean dauden atzerritaraak edota biolentzia matxista jasan duten emakumeak.
Etxebizitza Sindikatuak baliabide desberdinak jarri ditu etxebizitza-blokea okupatu duten lagunen esku eraikina atondu eta bizileku bilakatzeko. Blokeak 10 urte baino gehiago zeramatzan abandonaturik. Etxebizitza Sindikatutik prest agertu dira etxebizitza-blokeari erabilera-soziala aitortzeko eta etxebizitzarako eskubidea nola bermatuko den Udalarekin zein higiezinaren jabeekin negoziatzeko.
Hurrengo galdera ere luzatu diote udalari: «Gasteizko Udala kalkulu zintzo bat egitera gonbidatzen dugu: zenbait pertsona kalean geratzen dira egunero, eta egoera horri erantzuteko ezintasuna errealitate bat da. Zein da arazo handiagoa Udalarentzat?: dozenaka pertsona kalean egotea, eta oraingoan antolatuta eta determinazio handiarekin, edo hutsik dagoen eta erabilerarik ez duen jabetza batean bizitzen egotea?»
Desalojo-ilegal saiakera
Etxebizitza Sindikatuak, ostiralean egindako agerraldian, «bizilekuaren bortxaezintasuna» defendatu zuen. Prozedura Zibilaren Legearen 545 eta 553 artikuluetan jasotzen da zer nolako egoerak gertatu behar diren «delitu gordin» baten aurrean egoteko eta etxebizitza batean sartu ahal izateko. Los Herrán kaleko eraikinean dauden pertsonek aste bete baino gehiago daramatzate bertan eta, gogorarazi duetn bezala, etxebizitzan sartzea Zigor Kodearen 534. artikuluan jasotako bizileku-bortxaketa delitua egitea litzateke desalojoa burutu nahi duen edonorentzat.
Eraikina okupatua izan zele argitara atera bezain azkar, ordea, honen jabeek desalojo-ilegal saiakera bat egin zuten ostiralean bertan. Etxebizitza Sindikatuaren arabera«poliziak baimendutako gehiegikeriak» eman ziren: eskopeta erabiltzearen mehatxuak, ondoko jabetza batetik butroi bat egiteko saiakera, sarrailagile baten laguntzaz atariko atea bortxatu eta etxebizitzetara sartzeko mehatxuak, kanpotik barruan zeuden pertsonak ixteko intentzioa…»
Kanpoan bildutako jendeari esker desalojo saiakera gelditzea lortu zuten eta jabeek salaketa jartzera jo zuten epaitegira. Etxebizitza Sindikatuko kideek bertan elkartutako lagunen laguntza eskertu dute eta ohartarazi dute «gatazka egoeran jarraitzen dutela». Etxeen defentsarako whatsapp kanala sortu dute Sindikatutik eta bertara batzeko deia egin dute.
| ATZOKO EGUNAREN HARIRA 🏘️
🤔Hari honetan atzo gertatutakoaren inguruko azalpena eman eta zenbait ondorio plazaratuko ditugu
[Haria👇] pic.twitter.com/pJmKPCvb1z
— Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) July 4, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!