ZAHARRAK BERRIn arte japoniarra: Namban estiloa
Aste honetan arte japoniarra da gure irratsaioaren ardatza. Baina ez edozein arte, Namban estilokoa baizik. Japoniako artearen historiaren barruan 1580 eta 1630 urte bitartean garatzen den estilo artistiko bat da eta europarrak Japoniara iritsi ziren garaikoa da. Estilo honen izenak, alegia Namban izenak, «hegoaldeko barbaroen artea» esan nahi du. Eta izenak azaltzen duen bezala, artista japoniarrek europan komerzializatzeko egindako artelanak dira, beraz, bi kulturen arteko hibrido bat dela esan genezake, japoniar estetika gustu europearretara moldatzen delako. Mundua eta estetika ulertzeko bi era hoien nahasketatik jaioko zen Namban estiloko artea. Japoniar artean pisu haundia duten elementuak agertzen dira (krisantemoak, landare igokariak, mandarinoak, etab), japoniar lakaz (urushi teknika) eginak daude, baina europarren oso gustoko zen horror vacui batekin tratatuak eta madreperla ugarirekin.
Hemen Euskal Herrian baditugu estilo honetako zenbait artelan, bilduma pribatu eta publikoetan. Bilboko Arte Ederren Museoan, Iru
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!