Zabalpen handia izan du Hala Bediren aurkako jazarpenak kalean, sarean eta hedabide ezberdinetan
Arabako, Euskal Herriko eta Estatu Espainioleko hedabide ezberdinek jaso dute albistea. Sarean eta kalean egon diren elkartasun keinuak ere ugariak izan dira. Lau kazetari elkartek erasoa salatu dute.
Uztailaren 27an eman genuen albistea Hala Bedin: Mozal Legea ezarri digute Errekaleorreko argindarraren mozketaren berri emateagatik. Albistea publikatu bezain laster, hedabide ezberdinak hasi ziren gurekin harremanetan jartzen: Arabakoak, Euskal Herrikoak eta badira ere gurekin harremanetan jarri diren Estatu Espainioleko hedabideak. Guztira, hogei bat hedabidek eman zuten albistearen berri ostegunean. Albisteetako batzuk, ohar moduan daude, elkarrizketa formatuan beste batzuk eta badaude ere bideoa egin dutenak.
Sarean aurkitu ditugunak bildu ditugu gurean:
- HalaBedi | «El Gobierno Vasco ha impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi»
- Hala Bedi | «Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri»
- Argia | «Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa»
- Berria | «Mozal legea’ ezarri diote Hala Bediko kazetari bati»
- Topatu | «Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri Mozal Legea ezarri diola salatu dute»
- Gara/Naiz | «Mozal legea ezarri dio Lakuak Hala Bediko kide bati»
- Público | «La Ertzaintza aplica la Ley Mordaza contra un periodista que grabó una carga policial»
- Está Pasando en Gasteiz | «Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri»
- Gasteiz Hoy | «Hala Bedi denuncia la aplicación de la Ley Mordaza en la actuación de Errekaleor»
- Alea | «Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri»
- Bilbo Hiria | «Mozal Legea ezarri dio Ertzaintzak Hala Bedi irratiari»
- Euskalerria Irratia | «Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa»
- Ahotsa | «Mozal Legea erabiliz kazetari bat zigortu du lehen aldiz Ertzaintzak, Hala Bedikoa»
- EiTB (euskaraz) | «Segurtasun Sailak ‘mozal legea’ ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati»
- EiTB (gaztelaniaz) | «Seguridad aplica la ‘ley mordaza’ a un periodista de Hala Bedi»
- Borroka Garaia da | «El gobierno vascongado ha impuesto la Ley Mordaza a Hala Bedi»
- El Programa de Klaudio (EiTB) | «Hala Bedi: ‘No vamos a pagar la multa, vamos a desobedecer»
- Hamaika Telebista | «Mozal Legea zarrita zigortu dute Hala Bediko kide bat, Errekaleorreko argi mozketaren berri emateagatik»
- Info 7 | «Ertzaintzak kazetari bati mozal legea aplikatzen dion lehen aldia da hau eta aurrekarian bilaka daiteke»
- El Gallinero | «Multan a Halabedi por informar sobre Errekaleor»
- Guía de la radio | «Mikel Saenz de Buruaga (Hala Bedi Irratia), multado con 602 € por grabar una intervención de la Policía vasca»
- Antxeta Irratia | «Elkartasun osoa Hala Bedi irratiko lagun eta lankideei, Mozal Legerik EZ!»
- Sustatu.eus | «Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bediri»
- Federación de Periodistas de España | «El Gobierno vasco sanciona a Hala Bedi Irratia aplicando la “Ley Mordaza”»
- Público | «El Gobierno Vasco deberá explicar por qué utilizó la Ley Mordaza contra un periodista»
Kazetari elkarteen babesa eta salaketa
Uztailaren 28an, gainera, Informazio Eskubidea Defendatzeko Plataformak kexa bat aurkeztu zuen Madrilen, Herriaren Defendatzailearen aurrean. Kexan honetan, Hala Bediren aurkako erasoa salatu dute, espedientearen artxibatzea eskatzearekin batera. Horretaz gain, kazetarien aurkako erasoak bertan behera uztea eskatu dute Informazio Eskubidea Defendatzeko Plataformatik. Kazetarien Euskal Elkargoak, Euskal Kazetarien Elkartearekin batera, ezarritako Mozal Legea ere salatu dute. Aleak, adibidez, bat egin du azken adierazpen honekin, adierazpen askatasunaren defentsan Hala Bedi babestuz. Eusko jaurlaritzak, beraz, azalpenak eman beharko ditu Eusko Legebiltzarrean, bertako kazetari elkarteek eta EHBilduk eskatuta.
Kalean ere, presente
Hedabide ezberdinek honen berri emateaz gain, elkartasun keinu ugari ikusi dira sare sozialetan eta Gasteizko kaleetan. Hala Bedik ere kalera atera du salaketa, herritarrak informatzeko eta azken eraso hau salatzeko.
Guk, atzo esan bezala, informatzen jarraituko dugu. Horregatik, HALABELARRI egiteko gonbitea luzatzen diogu herritarrei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!