Zaballako kartzelaraino eramango dute egungo espetxe politikaren salaketa
Orain Presoak dinamikaren baitan, Mont de Marsaneko espetxea eta Gasteiz lotuko ditu bizikleta martxa batek. Espainiar Gobernuko presidente berriak adierazitakoa «gizarte zibilaren eta adostasun sozialaren bultzadaren» ondorioa dela azpimarratu dute.
Euskal presoen egoerari loturik gerta daitezkeen mugimenduen inguruko balorazioa egin dute Orain Presoak dinamikatik, uztailaren 20tik 23ra ospatuko duten bizikleta martxa aurkeztearekin batera. Martxa Mont de Marsan espetxetik abiatuko da uztailaren 20an eta Baiona, Donosti, Altsasu eta Gasteiz zeharkatu ostean, Zaballako espetxean amaituko da hau. Azkenengo etapa Altsasu-Zaballa izango da, Gasteizetik igaroz.
«Ekimen honen bitartez, une honetan euskal presoei egozten zaien salbuespen egoerarekin amaitu beharra dagoela aldarrikatu nahi dugu; urrunketa
politikak zuzen-zuzenean senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendua nabarmenduz», azaldu dute. Frantziar estatuan hasiko da ekimena, «frantziar gobernuak gai honekiko aldaketarako duen borondatea erakutsi baitu».
Adierazi dutenez, Iparraldeko eredua jarraitu beharreko bidea da. «Lan lerro hori jarraituz, gizarte zibilaren eta adostasun sozialaren bultzadaz, dugun babes instituzional eta sindikala kontuan izanik, espainiar estatuan ere bide horretan urratsak ematen has daitezen lortu beharra dugu». Gaineratu dutenez, Zaballa espetxe politikaren aldaketaren ikur bihurtzea nahi dute.
Gobernu aldaketa eta espetxe politika
Ezinbestean, azken egunetan espetxe politikan izango diren aldaketen inguruko zenbait deklarazio direla-eta, horiei erreferentzia egin diete. Horien guztien artean, espainiar Gobernuko presidente berria den Pedro Sanchezen aipamena izan dute hizpide. «Zuhurtziaz jokatu beharrean gaude, baina balorazio positiboa egiten dugu, lehen aldiz, espainiar Gobernuko Presidenteak ozen adierazi baitu urte luzeetan aldarrikatu duguna. Sanchezen espetxe politikaaldatzeko nahitasun hori, jakina, gizarteak eta euskal sindikatuek hainbestetan aldarrikatu izanaren ondorio da».
Nabarmendu dutenez, ezinbestekoa den urratsa litzateke konponbide eta bakearen bidean. Zentzu honetan, Espainiako Gobernuko Presidenteak eginiko eskaera partekatu diete gainontzeko alderdiei ere, «ez dezaten alderdi-interesak jaurtitzeko arma gisa baliatu».
Lehentasuna duten lau alderdi hauei konponbidea emateko beharra ikusten dute egun:
- Larriki gaixorik dauden euskal presoek pairatzen duten egoera jasanezina da, bizitzeko eskubidea eta osasunerako eskubidea edonork duela kontuan izanik.
- Lehen gradu ezarpenaren amaiera, lehen gradua baita salbuespen politikaren eta giza eskubideen urraketaren bermatzailea.
- Salbuespen legediaren indargabetzea.
- Beste estatu batean aurrez betetako zigorren kontaketa europar legediak eskatu bezala egin beharra.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!