Zabalik dago izen-ematea udaberriko Bertso Abenturan
«Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere», nabarmendu du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Bi txanda apirilean
Udaberriko oporraldian, apirilaren 11tik 13ra bitartean, izango da lehen txanda, asteartetik ostegunera. Lautada eta Gorbeialdea eskualdeko 10-13 urte bitarteko gaztetxoek eman dezakete honetan izena.
Apirilaren 13tik 15era izango da bigarren txanda, Aiaraldeko 9-11 urteko haurrentzat.
Autobus zerbitzua egongo da. Autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak izen-ematea itxi ondoren jakinaraziko ditu bertsozale elkarteak.
Nola eman izena?
Parte hartzeko dagokion eskualdekoformularioa bete beharko da martxoaren 24a baino lehen. Plazak mugatuak izango denez, antolatzaile diren udal eta eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.
Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren udal eta kuadriletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izena ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!