Zabalganako guraso eta auzo elkarteek elkartasuna adierazi diote udaltzainek jipoitutako gazteari
Auzoko herritarrek eta hezkuntza-komunitateak "kezka" adierazi dute jazotakoaren harira eta horrelako ekintzak "errotik moztu ditzan" dei egin diote Gasteizko Udalari.
Martxoaren 6an 16 urteko Aimarrek patinete elektrikoaren gainean zebrabidea igaro zuela egotzita, udaltzainek geratzeko agindu zioten eta gaztea ihes egiten saiatu zen. Zenbait minutuko jazarpena eragin zuen Zabalgana auzoan, baina azkenean harrapatu zuten. Atxilotzeko unean, gaztea jada entregatu zenean, lurrera bota, belaunekin eta ukabilekin jo zuten eta gazteari sudurra hautsi zioten. Udaltzainek familiari esan zioten erori egin zela. Bideoz grabatu zuen auzokide batek, ordea, eta han ez da halakorik ikusten. Familiak salaketa jarri du epaitegian.
Gasteizko udaltzainek gazte bati gelditzeko agindu eta berak ihes egin zuen. Patinete elektrikotik jaitsi gabe zebrabide bat gurutzatu eta espaloitik zihoan, une hartan. Patruila bere atzetik atera zen eta gaztea zenbait minutuz ihesean izan zen.
Amaieran, ordea, ihesbiderik ez zuela ikusita, patinetea gelditu zuen eta bere kabuz jaitsi zen, harrapatu zutela ikusita. Atzetik heldu ziren udaltzainek, une horretan, jipoitu egin zuten. Salatu dute udaltzainek gazteari aurpegian ukabilkadak eta ukalondoarekin kolpeak eman zizkiotela, baita izterretan eta barrabiletan belaunekin kolpeak ere. Txagorritxuko mediku txostenean sudurreko hezurrak hautsiak dituela jaso dute.
Gazteak adierazi du gaizki egin duela ez geratzean, baina beldurtu egin zela eta ihes egitea atera zitzaiola, Gasteiz Hoyk argitaratu eta Argian jaso dutenez.
Gaztearen familiak Guardiako Epaitegian salaketa jarri du, astelehenean Zabalgana auzoko polizia operazioan parte hartu zuten udaltzainen aurka.
Martxoaren 14an, gertakarien jakitun, Zabalgana auzoko gurasoek ohar bat kaleratu zuten, elkartasuna adieraziz familiari eta Udalari jazotakoa argitzeko exijituz.
«Kezka» adierazi dute auzoko herritarrek eta hezkuntza-komunitateak horrelako ekintza «larriak» gertatu daitezkeelako «gure kaleetan», «bizikidetzaren, errespetuaren eta elkartasunaren balioetan hezteko egindako ahalegin guztiei kalte eginez».
Dei egin diote Udalari, azken arduradun gisa, ekintza horiek «errotik» moztu ditzan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!