Zabalganako auzoa pizteko, «jaiak pausu potente bat dira»
Nabarmentzekoa da euskarazko ekimenak ugariak direla Zabalganako jaietan, auzo gazte eta euskadunaren erakusle.
Uztailaren 11tik 14ra luzatuko dira aurten Zabalganako jaiak. Jai Batzordetik azaldu dute haien helburuetako bat beti izan dela Gasteizko perferian dagoen auzoa izanik, «barrio dormitorio» izatetik haratago auzo bizi bat izatera. Haien hitzetan, jaiak horretarako pausu potente bat dira.
Egitarauari dagokionez, Jai Batzordetik azaldu dutenez, kontzertuei garrantzi handia eman diete, «beste ekimen gutietaz ahaztu gabe, non umeentzako ekimenak oso partehartzaileak diren». Ostegunean, lehenengo egunean, Zabaldun Jai-Gunearekin hasiera emago diote jaietako egitarauari. Arratsaldean zehar, Zabaldantza deituriko ekimena burutuko da, Triki-Poteoa eta Dantza-Plaza egongo da Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Gauean, Retaguardiaren kontzertua izango da.
Ostiralean, 19:00tan burutuko den Txupinazioarekin jaiei hasiera emango diete. Aurtengo berritasuna argazki lehiaketa izan da, non 25 lan aurkeztu diren. Lehiaketa horren erakusketa, 19:00tatik aurrera egongo da ikusgai Cafe-Bar Thatay tabernan, Bastida plazan. Joselu Anaien eskutik bi berbena egongo dira, haurrentzakoa dena 20:30tan hasiko da eta bestea, 23:00tan. Bestetik, Enrique Loyolaren bakarrizketak 21:00tan hasiko dira Cafe-Bar Thatay tabernan.
Larunbateko goizean zehar hainbat ekintza burutuko dira haurrentzako. 13:00tan Zabalganan Kantuz deituriko Kalejira gauzatuko da, Bastida plazatik hasita. Arratsalderako ere, beste kalejira bat antolatu da trikitilari eta dantzariekin, 18:00tan hasiko da Eskibel pasealekutik. 16:00tan Dardo Txapelketa eta Mus Txapelketa egongo dira. 19:00tan, Goio Magoarekin Magia erakustaldia egongo da, eta hori amaitzerakoan Diskotekea, haurrentzako disko-festa, egongo da 20:30tatik aurrera, Bastida plazan. 23:00tan kontzertuak hasiko dira eta aurten Enkore, Josetxu Piperrak eta DJ Canyn egongo dira Zabalganako auzoan. Hori gutxi balitz, 00:00tan «Love in white» Ibizia Party deituriko festa antolatu da Dublin House Tabernan. Eta 01:00tan Electro-Tech festa egongo da Maluku tabernan.
Jaien azkenengo egunean, igandean, hainbat ekimen antolatu dira haurrentzako. Aurreko egunean bezala, goizean zehar puzgarriak egongo dira eta horrekin batera, 12:00tan haurrentzako Herri Kirolak burutuko dira. Arratsaldean, ur-jolasak, gaubela irristaketa erakusketa eta kantuz eta kontuz ipuin-kontaketa burutuko dira. Eguna amaitzeko, 21:30tan Bocabeats Comediaren eskutik bakarrizketa musikatua gauzatuko da eta 23:00 jaien amaierako txupinazioa egongo da.
Jai batzordetik auzokideen eta ostalarien bertan parte hartzea bultzatzen da, ekimenen aniztasuna bilatuz. Izan ere, jai hauetarako berriz partehartze handia mantentzea espero dute, «momentu dibertigarri eta entretenimenduz betetako jaiak izateko» lan egin dute, kaleak alaitasunez bete ahal izateko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!