Zabalgana ikastetxean Lugus kontrol aplikazioa eteteko eskatu du IKAS Ikasle Autodefentsa Sareak
Aplikazioak ikasketa prozesua hobetzetik urrun, kontrol mekanismo gisa funtzionatzen duela salatu dute eta borroka prozesua abiatu dute bertan behera uztea exijituz.
Zabalgana ikastetxeko zuzendaritzak DBHko 4. mailako ikasleen ordenagailuetan Lugus izeneko ordenagailuen kontrolerako aplikazioa instalatzen jardun du ikasturte hasieratik. Borroka prozesua abiatu dute ikasleek kontrol mekanismo horren erabilera eten arte, IKAS Ikasle Autofentsa Sareak sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez jakinarazi duenez.
«Ikasketa prozesua hobetzetik urrun», funtsean, Lugusek ikasleek ordenagailuan egiten duten guztia kontrolatzeko balio duela salatu du IKASek, eta ikasleen «pribatutasun osoa desagerrarazten» duela, «ikastetxean zein ikastetxetik kanpo«.
Azpimarratu nahi izan dute, gainera, «ez dela inongo baimenik eskatu ez ikasle ez gurasoei» aplikazioa instalatu eta erabiltzeko, eta familiek ordaintzen duten kuotaren zati bat erabili dela ordaintzeko, horien baimenik gabe.
Kontrol sozialerako mekanismoak hezkuntzan
Azken urteetan azkartu den hezkuntzaren digitalizazio prozesuaren baitan kokatzen du IKASen irakurketak Lugus bezalako kontrol aplikazioaren erabilera. Izan ere, digitalizazio prozesu horrek «kontrol sozialerako mekanismo berri eta sofistikatuagoen hedapena» ekarri duela uste dute, berez izaera «diziplinatzailea» duen hezkuntza-sistema honetan.
Eguneroko kontrola ahalbidetzen duen aplikazioa den heinean, gainera, «aurrekari ezin hobea» dela adierazi dute ikasle gazteek gizartearen gainontzeko esparruetako «kontrol mekanismoak barneratu eta erabat normalizatzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!