Zabalgana Euskara Taldea jaio da
Ekimen ezberdinak antolatu dituzte eragilea aurkezteko. Euskararen erabilera eta presentzia bultzatzeko asmoarekin jaio da ZET.
Zabalganako euskaltzale talde batek Zabalgana Euskara Taldea (ZET) sortu berri du auzoan «euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko» asmoz.
Ohar batean adierazi dutenez, taldeaid irekita dago auzoan euskararen alde egin nahi duen edonori. Modu berean, ZET-ek mota ezberdinetako ekimenak antolatuko ditu adin guztietako auzokideei begira.
Taldearen aurkezpen gisa, ekaina-uztailerako egitarau zabal bat prestatu dute. Hala ere, jarduerak euskaraz prestatzera animatzen den edonork ateak irekita izango ditu eta harremanetarako emaila jarri dute eskuragai: zabalganaet@gmail.com.
Datozen asteetako ekintzak:
- Ekainak 12, 17:30| Parkeetan euskaraz dinamikaren aurkezpena Antoni Tapies parkean.
- Ekainak 12, 19:30 | EHxpedizioa hitzaldia Zabalganako Gizarte-Etxean.
- Ekainak 18, 19:30 | Ardo dastaketa auzo elkartean.
- Ekainak 26, 19:00 | Mintzodromoa Bastida plazan.
- Uztailak 10, 17:30 | Parkeetan euskaraz Buradongo Gatzaga parketik.
- Uztailak 13, 13:00 | Zabalgana Kantuz Bastida plazatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!