Zabaleko Ikastetxea zabalik mantenduko du Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturtean, udalaren arabera
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman dio erabakiaren berri Txerra Molinuevo alkateari, tokiko erakundeak zehaztu duenez. through Aiaraldea.eus
Zabaleko Ikastetxea 2021-2022 ikasturtean zabalik mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, Amurrioko Udalak zabaldutako ohar baten arabera. Tokiko erakundeak adierazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berak eman diola erabakiaren berri Txerra Molinuevo alkateari. “Duela astebetetik etengabe eta egunero dago harremanetan alkatearekin, ikastetxe publikoaren egoera argitzeko asmoz. Horrela, baztertu egin da Zabaleko eta Mendiko zentroek bat egitea”.
Gauzak hala, udalak ziurtatu du Zabalekok “kalitatezko hezkuntza indibidualizatuan oinarritutako jarduerarekin” jarraitu ahalko duela.
Hala ere, Hezkuntza sailburuak ez du zehaztu zein izango den ikastetxearen etorkizuna datorren ikasturtetik aurrera. Hau da, hitzez hitz, udalari esan diona: “2020-2021 ikasturtea aurreikusi bezala garatuko da, Zabaleko Eskolari dagokionez ere”.
Inbertsioak udalaren partetik
Udalak, bere aldetik, jakinarazi du 50.000 euroko partida bana erreserbatu dituela Zabaleko eta Mendiko zentroetan inbertitzeko. “Zabalekoren kasuan, partida ekonomiko hori gurpil-aulkientzako plataforma jasotzaile bat jartzera bideratuko da, ikastetxeko solairuen arteko komunikazioa bermatzeko”.
Gauzak hala, “lasai” egoteko deia luzatu die tokiko erakundeak Zabalekoko guraso elkarteari, “proiektuarekin jarraitzeko erabakia irmoa baita”.
EAJren oharra
Amurrioko EAJk ere oharra zabaldu du Hezkuntza Sailaren erabakia ospatzeko, eta nabarmendu du hori Txerra Molinuevo alkateari esker lortu dela, “Hezkuntza Saileko arduradun nagusiekin azken astean egin duen lan etengabe eta diskretuarekin”. Guraso elkartearekin ere harremanetan egon da gobernu-taldea, “ahalik eta babes handiena helarazteko”.
Mobilizazioa ostiralean
Zabaleko bizirik! plataformak mobilizazioa deitu du itxieraren aurka. Ostiralean egingo dute martxa 17.30ean, ikastetxearen paretik abiatuta. Plataformako kideek Aiaraldea hedabideari esan diote ez dutela Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren berri ofizialki jaso eta, horregatik, borrokan jarraituko dutela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!