Xabier Reyren heriotza salatu dute Araban
Laudion, Amurrion, Gasteizen, Otxandion, Kanpusean… Xabier Rey euskal preso politikoaren heriotza salatu dute hamaika lagunek Kalera Kalerak deitutako elkarretaratzeetan.
Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hilik agertu zen asteazkenean bere ziegan, Puerto III espetxean, Andaluzian, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iruñean jaioa da Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Torturak salatu zituen eta une askotan isolamenduan egon da preso nafarra.
Presoen senide eta lagunen elkarteak salatu du Puerto III espetxean zegoela Rey, etxetik 1.050 kilometrora. “Horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak”, gaineratu dute. «Ez ote da krudela Xabier Reyren senide eta gertukoek 1.050 kilometro egin behar izatea Puerto de Santa Mariaraino, haien senide maitearen gorpu bizigabea ekartzeko, 10 urte luzez egin dituzten bidaia amaigabeen eta nekagarrien antzera?», galdetu dute. Amaia Izko abokatuak ere argi hitz egin du: «Ekiditu zitekeen», eta zentzu berean mintzatu da Kalera Kalera.
Etxerat elkarteak “babes osoa eta elkartasuna» helarazi die Reyren senide eta gertukoei, eta aukera baliatu dute “sakabanaketa zein euskal presoen aurka ezarritako gainerako salbuespen neurri krudelak” bertan behera gera daitezen exijitzeko. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinek ere babesa adierazi nahi izan diote familiari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!