Xabier Harluxet (Bizi): «Ez da klima aldatu behar, sistema aldatu behar da»
Asteburu honetan Alternatiba egunak ospatuko dira Baionan, larunbat eta igandean, urriaren 6 eta 7an. Aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko ekimenugari antolatu dira. 2013an antolatu zen Alternatiben lehen herrixka Baionan, eta sekulako oihartzuna izan zuen, 12.000 lagunetik gora bilduta. Aurten ere Baionako kaleetan Alternatibak posible direla erakusteko gune ezberdinak egongo dira: Laborantza, ura eta elikadura gunea, Neurritasunarena, Berrerabiltze, konponketa eta birziklatzearena, Lurralde alternatibak, Eko-feminismoa, Komunalak eta elkartasun sareak…
Alternatiben Itzulia bizikletaz 5.800 kilometrotik gora zeharkatu dituen bizikleta bira da, trantsizio ekologikoaren aldeko indar kolektiboa irudikatzen duena. Euskal Herrian azken etapak egin ondoren, Baionan amaituko du ibilbidea larunbat honetan.
Bestalde, klima aldaketari eta gizartearen eraldaketari laguntzeko 7 desafio edo engaiamendu proposatzen dituzte, milaka aldatzen bagara, dena aldatzen dugula aldarrikatuz. Energia berriztagarriekin engaiatzea, Aurrezki solidarioak indartzea edo elikadura banaketa-zirkuito laburren aldeko apustua egitea dira, besteak beste, desafio hauetako batzuk.
Xabin Harluxet Bizi mugimenduko kidea izan dugu Hizpidean, eta kontu hauek eta askoz gehiago kontatu dizkigu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!