Xabi Lasa (Askapena): «Brigadak esperientzia kolektibo gisa ulertu behar ditugu»
Gaur, otsailak 18, Askapenako formakuntza-zikloko bigarren saioa ospatuko da.
Gaur, otsailak 18, burutuko da Askapena erakunde internazionalistak antolatutako “Neoliberalismoaren aurkako herri erantzuna” formakuntza zikloaren bigarren saioa. Urtarrilaren 14an izan zen lehena, non Latinoamerikako borroken inguruan mintzatu ziren. Gaurkoa, Ekialde Hurbilaren inguruan izango da eta martxoaren 17an, berriz, Europara begira jarriko dira.
Honen inguruan mintzatzeko, Askapenako kidea den Xabi Lasa izan dugu Hizpidean. Formakuntza zikloa antolatzeko beharraz mintzatu gara berarekin, herri horiekiko ezagutzan sakontzeko helburuaz. Urtarrilaren 14an Latinoamerikako borroken inguruan hitz egin zuten eta gaurkoan, berriz, Ekialde Hurbileko borroka desberdinen inguruan mintzatuko dira.
Bertzalde, Askapenak antolatzen dituen brigadak azaldu dizkigu Xabik, horietara gonbidatuz eta parte-hartzeko eskaeraren berri emanez.
Akitzeko, gaur arratsaldean burutuko den saiorako gonbidapena luzatu digu, arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Amaia Zentroan izango dena.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!