Willis Drummond taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 5ean Gasteizen, Joseba Baleztenaren agurrean
Taldeak iragarri duenez, «oso kontzertu bereziak izango dira» azken hauek. «Ziklo berria» irekiko du taldeak eta Joseba Baleztenak bere bakarkako ibilbidea “lehen planoan” jarriko du.
Willis Drummond taldean aldaketak espero dira datozen hilabeteetan. Tartean, Hala Bediko kidea izan den Joseba Baleztenak taldea utziko du datozen asteetako kontzertuetan ostean. Bilbo, Alegi, Atarrabia, Elorrio… eta Gasteiz. Urtarrilaren 5ean kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Baleztena taldearekin Gasteizen ikusteko azken aukera izango da hau. Gitarristak, bere bakarkako lanari arreta handiagoa jartzeko utziko du taldea “eta beste proiektu batzuetan gehiago inplikatzeko”.
Jon Iraundegiren lanari esker argitaratutako argazki-bilduma liburuaren kaleratzea ospatzeko, sei kontzertu eskainiko ditu Willis Drummondek abenduan eta urtarrilaren hasieran. Iragarri dutenez, «oso kontzertu bereziak izango dira».
“Errepertorio berezi bat landuko dugu, kontzertu luzea eskaintzeko, gure diskografiaren itzulia eginez noski, berriz sartuz aspalditik jo gabe diren kanta batzuk, baita taldearen historian bereziak izan diren bertsione batzuk, Neil Young & Crazy Horserenak kasu”, aipatu dute.
Kontzertu hauekin lotutako albiste nagusia baina, Joseba Baleztenaren agurra da. Lau urte eta gero gitarristak taldea uztea erabaki du bere bakarkako ibilbidea “lehen planoan” jartzeko: laster disko berria kaleratuko du.
Kontzertu hauen ostean, «ziklo berria» irekiko du taldeak. Oraindik ez dute honen inguruan ezer aurreratu nahi izan. “Nahiago dugu momentuz ospakizunean zentratu… Ospa dezagun liburu hori, ospa ditzagun bertan agertzen diren 10 urteak, baita Josebarekin konpartitutako azken urte hauek ere, eta ospa dezagun zuekin, elkarrekin hastapenetik bizitzen dugun abentura hori…”, aipatu diote badok.eus-eko lagunei taldeko kideek.
Jimmy Jazzen eskainiko duten kontzerturako sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!