‘WEC II’ enpresako langileek greba mugagabea hasi dute euren hitzarmena defendatzeko
Ekainaren 4an, astelehenean, Agurainen dagoen WEC II enpresako langileek greba mugagabea hasi dute. Guztira, 148 pertsona daude lanean egun enpresa honetan. Talde honek Euskal Herria osoan enpresa ezberdinak dituen arren, greba soilik Aguraineko enpresan hasi dute. Asanblada batean, 106 langilek greba babestu zuten eta soilik 11k bozkatu zuten kontra.
Euren hitzarmena defendatzea da greba honen arrazoi nagusia: «Hitzarmen duina», exigitu dute. Enpresa-zuzendaritzarekin bilera ezberdinak egin eta azken bi urtetan hainbat hobekuntza lortu ostean, «eskaini digutena langileek eskatzen dutenetik oso urrun dago», adierazi du enpresa-komiteak.
Goizeko 07:00etan, egunari, asteari eta grebari hasiera ametako asmoarekin, elkarretaratzea egin dute langileek. Soldata igoera, lanaldia murriztea, kategorien errebisioa eta segurtasunaren eta lan osasuna berriz aztertzea eskatuko dute egunotan.
Izan ere, apirilean, enpresa berdinean, istripu larria izan zuen langile batek: 20 tonako pieza bat erori zitzaion hankaren gainean. Langilea Zainketa Intensiboetako Unitatean larri egon ostean, hospitaletik atera zen egun batzuk beranduago.
Agurainen dagoen lantegiko langileak enpresa taldearen egoitza dagoen Itziarrera joan ziren ekainaren 7an eta ekainaren 12an elkarretaratzea egin dute Aguraingo merkatuan. Asteazkenean, ekainaren 13an, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute eta ostegunean 18:30ean Aguraingo San Juan plazatik manifestazioa deitu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!