VOX alderdi faxistaren ekitaldiaren aurrean mobilizatzeko deia egin du Herri Mugimenduak igandean
VOX alderdi faxistak hauteskunde kanpainaren baitako ekitaldia antolatu du iganderako Gasteizen. Herri mugimenduko hainbat eragilek mobilizazioa antolatu dute, uztailaren 5ean 12:00etan "Gora Gasteiz antifaxista!" lelopean
Igande honetan, uztailak 5, ekitaldia deitu du VOX alderdi faxistak Gasteizko Plaza Berrian. Herri mugimenduko hainbat eragilek elkarretaratzea egingo dute 12:00etan VOXen mezu faxistei aurkakotasuna erakusteko.
«Gora Gasteiz antifaxista!» lelopean hiriak «hamaika kolore» dituela erakutsi nahi dute eta norberaren ikurrak eramateko gonbita egin dute. Segurtasun neurriak errespetatzeko deia ere egin dute: pertsonen arteko distantzia mantenduz eta musukoa erabiliz.
Igandekoa ez da VOX alderdi faxistak, hauteskunde kanpaina honetan, Gasteiz zapaltzen duen lehen aldia izango. Ekainaren 25ean ekitaldi bat egin zuten Zaramaga auzoan, Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu zituen.
🔴 VOX alderdi faxiasta Zaramagako Martxoak 3 plazara etorri da mitin bat ematera. Ohiuen eta txistuen artean jaso dituzte auzokideek pic.twitter.com/CSRshFa5d1
— Hala Bedi (@halabedi) June 25, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!