‘Vitoria, 3 de Marzo’ pelikulako taldeak bat egin du Memoria Gara ekimenarekin
Pelikula Gasteizen estreinatu baino ordu batzuk lehenago atxikitu dira ekimenera, Martxoaren 3ko sarraskiaren elizan bertan. Tenplua bera memoria eta giza-eskubideen zentroa bihurtzea nahi dute ekimeneko bultzatzaileek.
Urrian aurkeztu zuten Memoria Gara ekimena, manifestu bat plazaratuz hainbat pertsona ospetsuren ahotik. Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizaren plazan aurkeztu zuten orduan Gasteizko «memoria inklusiboa» mantentzeko egiten duten proposamena, hain zuzen tenpluan kokatzea memoria eta giza-eskubideen zentroa.
Leku berean, eta aspalditik espero zen ‘Vitoria, 3 de Marzo’ pelikularen aurre-estreinaldia baino ordu batzuk lehenago, otsailaren 28an pelikulako talde guztiak bat egin du Memoria Gara ekimenarekin eta bere manifestuarekin. Zuzendariarekin batera, aktore, produktore, gidoilari eta taldeko beste kide batzuk egon dira.
Memoria Gara manifestuan jasotzen denez, «1976ko martxoaren 3a odolez hiriaren gogoan dago eta, horregatik, San Frantzisko tenpluak sarraskiaren biktimen memoriari lotutako proiektu bat har dezan eskatzen dugu eta, bide batez, memoria eta giza eskubideei lotutako politikak garatzeko balio behar du».
Hortaz, Apezpikutzari dei egiten diote «baimendu dezan Gasteizek leku hori memoriaren adierazgarrienetako ikur bezala kontserbatzea», eta bide horretan elkarlana bultzatzeko galdegin diete erakunde publikoei, «eta aldarrikapen horrekin bat egin dezaten eskatzen diogu Gasteizko jendarteari».
Manifestua aurkeztu eta egun gutxira, ELA, LAB, ESK, EILAS, UGT, CCOO, USO, CNT eta CGT sindikatuek San Frantzisko eliza memoria gune bihurtzeko eskaera babestu zuten, memoria eta giza eskubideei lotutako politikak garatzeko balio behar duen gunea izan behar dela nabarmenduz.
Hala ere, azaroan bertan, Memoria Gara ekimenak aditzera eman zuen Gasteizko gotzaiak, Juan Carlos Elizaldek, uko egin ziola elkartearekin biltzeko eskaerari. «Elizbarrutia bezalako instituzio batek horrelako erabaki bat hartu izanak penatzen gaitu, ekimen herritarra eta anitza delako, aldarrikapen justua delako eta babes zabala duelako».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!