Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak
Martxan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Asteburu honetan Amurrion, Guardian eta Trebiñun jokatutako lehen final zortzirenek hiru garaile utzi dituzte: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa. through Alea.eus
Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioaren lehen faseko lehen hiru saioak asteburu honetan jokatu dira: ostiralean Amurrion, larunbatean Guardia eta igandean Trebiñun. Seina bertsolarik parte hartu dute saio bakoitzean.
Korrikaren hasierako ajeak ez du festa gelditu Amurrion. Izan ere, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketak bertan egin zuen lehen geldialdia, ostiralean. Bi asteburuetan jokatuko da lehen fasea, bost saiotan, bost herritan: Amurrio, Guardia, Trebiñu, Legutio eta Langraiz Okan izango dira norgehiagokak.
Lehen fase honetako bost saioetan hiru epaile aritu dira: Egoitz Iradier, Ekaitz Elorriaga eta Manex Garaio.
Iñaki Viñaspre garaile Amurrion
Amurrion apirilaren 1ean, ostiralean, abiatu zen Txapelketa, 20:00etan hasitako lehenengo final zortzirenarekin. Amurrion kantatu duten bertsolariak hurrengoak izan dira:
- Iñaki Viñaspre: 202 puntu – Abetxuku
- Unai Anda: 191 puntu – Ametzaga
- Paula Amilburu: 190,5 puntu – Aramaio
- Xabier Antia: 168,5 puntu – Gasteiz
- Eukene De los Aires: 162 puntu – Gasteiz
- Aitor Najera: 151,5 puntu – Zalduondo
Gai emailea Nieves del Alamo Gil izan zen.
Manex Agirre gailendu da Guardian
Guardian, apirilaren 2an, larunbatean, bigarren final zortzirena izan zen, 17:30ean. Kantatu zuten bertsolariak hurrengoak izan ziren:
- Manex Agirre: 185 puntu – Aramaio
- Asier Otamendi: 180,5 puntu – Urretxu
- Manu Bendala: 178,5 puntu – Sevilla-Gasteiz
- Aitor Ugarte: 168 puntu – Aramaio
- Ander Aranburu: 161,5 puntu – Gasteiz
- Unai Gomez: 159,5 puntu – Izarra
Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izan zen.
Andere Arriolabengoak irabazi du Trebiñun
Trebiñun, apirilaren 3an, igandean, hirugarren final zortzirena izan zen, 17:30ean. Kantatu zuten bertsolariak hurrengoak izan ziren:
- Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu – Aramaio
- Xabi Igoa: 191 puntu – Aramaio
- Asier Rubio: 176 puntu – Luiaondo
- Irati Anda: 175,5 puntu – Gasteiz
- Danel Herrarte: 174 puntu – Aramaio
- Oier Arbina: 172,5 puntu – Agurain
Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izan zen.
Sarrerak
Saioetarako sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai, eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da, aretoko edukiera bete arte. Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte, sarrera arruntak 3 euroko prezioa izango du, eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.
Txapelketan parte hartzen duten 30 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira final laurdenetara; guztira, 18 bertsolari igaroko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!