Venezuela | Hauteskundeak. Chavismoaren garaipen gazi-gozoa, oposizioaren porrota
Mikel Morenoren kolaborazioa, Caracastik.
Azaroaren 21ean eskualde eta udaletako hauteskundeak izan ziren Venezuelan. 23 estatuetako gobernazioak zeuden jokoan, eta horietatik 20 lortu ditu Chavismoak. Gainera, gobernaziorik ez daukan Caracas hiriburuko alkatetza ere PSUV alderdiak eraman du. Hala ere, abstentzioa izan da protagonistetako bat, % 58tik gorakoa izan baita.
Oposizioaren gehiengoa aurkeztu da hauteskunde hauetan, azken urteetan lehen aldiz, eta emaitza oso kaxkarrak lortu ditu hauteskundeetara itzuleran.
Mikel Moreno Caracasen dago, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Hauteskundeen emaitzak ekarri dizkigu, eta balorazioa egin du, PSUVen egoeraren inguruan eta Venezuelako instituzioekiko konfiantzari buruz.
Hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!