Oposizioa «kolpistatzat» jo eta elkartasuna adierazi diote Venezuelako herriari
Venezuela Aurrera Plataformak deituta, dozenaka lagun bildu dira Gasteizko erdialdean «estrategia inperialista» arbuiatzeko.
Dozenaka lagun bildu dira Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan Venezuelaren aurkako «esku-hartze inperialista» salatzeko. Venezuela Aurrera Plataformak deitu du elkarretaratzea, Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak eta oposizioko buruak bere burua behin-behineko presidente izendatu eta 48 ordutara. Plataformak, beste eragile eta herrialde askok bezala, estatu kolpetzat jo dute azken mugimendu hau.
Bandera ezberdinak, Venezuelako Gobernuaren zilegitasun demokratikoaren alde. Venezuela Aurrera! irakur zitekeen pankarta bat eta Venezuelako Iraultzaren aldeko oihuak izan dira protagonistak mobilizazioan.
Oposizioa “kolpistatzat” jo du plataformak eta “oligarkiaren interesei erantzuten dien pertsona bat ezartzeko” bidea prestatzen ari duela ohartarazi dute. “Hau ez da Venezuelako herriaren borondate demokratikoaren hautua”, salatu dute.
Behin elkarretaratzea amaituta, hiru puntu nabarmendu nahi izan ditu Venezuela Aurrera Plataformak:
- Nicolás Maduroren, prozesu konstituziogilearen eta ondoren emandako hauteskundeen zilegitasuna ontzat eman dute. «Garantia judizial eta politiko guztiekin egindako prozesuak izan ziren».
- «Estrategia inperialista» arbuiatu eta gaitzetsi dute: «Gerra ekonomiko, diplomatiko eta biolentoa uztartzen dituen estrategia inperialista honen atzean oligarkiak iraultza bolibartarra suntsitzeko helburu garbia dago».
- Venezuelak dituen arazoak Venezuelako herriak demokratikoki onartu dituen bide demokratiko eta legalen bidez konpondu behar direla nabarmendu dute azkenekoz. «Estatu Batuei eta Europako Batasunari, nazioarteko inperialismoaren adierazle diren neurrian Venezuelako herria bakean uztea eta Venezuelako herriak harturiko erabakiak errespeta ditzala exijitzen dugu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!