Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako VIII. Gazte Eguna, parekidetasuna eta parte hartzea oinarri hartuz
Aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira.
Uztailaren 15ean ospatuko dute Zuiako Gazte Asanbladak antolatu duen VIII. Gazte Eguna. Antolakuntzatik adierazi dutenez, aurtengo aldarrikapen zentralak etxebizitza eskubidea, euskal preso eta iheslarien etxeratzea, indar polizialen kanporatzea eta feminismoa izango dira. «Parte hartzea eta parekidetasuna oinarri dituen egun herrikoia» izatea nahi dute uztailaren 15eko larunbata; aldi berean, aldarrikapenak eta jaia uztartu nahi dituzte, «gazte belaunaldi desberdinen arteko ezagutza eta elkar eragina bultzatzen dituena».
Egunaren antolatzaile nagusia, esan bezala, Zuiako Gazte Asanblada da baina bertako eragile ezberdinen laguntza izango dute, besteak beste, Zeteme neska taldearena. Aurten, hirugarrenez ospatuko dute sukaldaritza txapelketa ez lehiakorra -saririk gabe-, aurtengo osagai nagusia kuiatxoa izanez. Aukeraketa hau ez da kasualitatea: «Kuiatxoa aukeratu dugu herriko produktuak eta sasoikoak erabili nahi ditugulako».
Egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte goizean goiz hasita (egitaraua beherago ikusgai). Parte hartzean jarri dute garrantzia gazteek; izan ere, haiek sukaldatuko dute bazkari guztia, ekitaldian sorpresak espero dituzte … Gauean zehar ere parrandarako aukera egongo da, 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin, tartean, Gorka Suaia, Gatom, Komando Klitorix eta Wood Strings.
Egitaraua osorik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!