Urtzi Iriarte (Askapena): «Munduko borroken azalpen eta lanketa sakona burutu behar dugu»
Bihar arratsaldean hasiko da Askapenako formakuntza zikloa.
Egungo borrokak sakonago eta era kritiko batez ezagutzeko helburuaz, Askapena elkarte internazionalistak formakuntza saio desberdinak antolatu ditu. Bihar, urtarrilaren 14an, lehenengoa izango da, Latinoamerikaren inguruan. Honen inguruan mintzatzeko, Askapenako kidea den Urtzi Iriarte izan dugu Hizpidean.
Azaldu digunez, herrialde hauen inguruko borroken informazioa askotan bertako komunikabide masiboetatik jasotzen dugu, edota zailtasunak izaten ditugu horien inguruan jakiteko. Horri aurre egiteko eta borrokan dauden herrialde hauen inguruan sakonago informatzeko, formakuntza saio desberdinak antolatuko dituzte Latinoamerika (urtarrilak 14), Ekialde Hurbila (otsailan) eta Europa (martxoan) izango direlarik aztergai.
Bihar emango diote hasiera zikloari, arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Amaia Zentroan. Latinoamerikako borrokak aztertuko dituzte eta René Behoteguy, Mery Ann Garling eta Mateo Gutierrez parte hartuko dute horretan.
-
Hizpidea: Urtzi Iriarte (Askapena): "Munduko borroken azalpen eta lanketa sakona burutu behar dugu"00:06:50
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!