«Urteetan isildutakoa» aztertuko dute, ‘Lehenengo pertsonan eta pluralean’ jardualdietan
Bulkada Berrien Garaia Da-k antolatuta, gazteria eta disidentziaren aurkako jazarpen politikoa aztertuko dute mahainguru ezberdinetan. Gasteizko Kanpusean Ignacio Mendiola, Iker Moreno eta Oihana Barrios egongo dira tortura aztertzen eta ekitaldi nagusia ostiralean izango da, Aldabe gizarte-etxean. «Guk kontatuko dugu bizitakoa, guk irakurriko dugu gertatutakoa; ariketa kolektibo bat egitera goaz».
Ezker Abertzalearen Gazte Antolakundearen sorreratik 40 urte bete direnean, “errepresioaren eta kriminalizazioaren” harira, Lehenengo pertsonan eta pluralean gazteen memoriaren astea antolatu dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan, aste osoko egitarau batekin.
Aste osoan zehar jardunaldi desberdinak burutuko dituzte Leioan, Gasteizen eta Iruñean. Lehenengo saioan gazteria eta disidentziaren aurkako jazarpen politikoan arreta jarri ostean, Gasteizera iritsiko dira jardunaldiak abenduaren 11n, asteartean. Bertan, tortura aztertuko dituzte, “oinarri eta helburuetan arreta jarriz eta gazteengan izan duen eragina ezagutuz eta ikusaraziz”.
Mahainguru horretan egongo dira, besteak beste, Ignacio Mendiola (soziologoa eta ‘Habitar lo inhabitable’ liburuaren idazlea), Iker Moreno (Gazte Antolakundeko militante ohia) eta Oihana Barrios (Torturaren Aurkako Taldeko kide ohia). Eusko Jaurlaritzaren torturaren inguruko txostenaren zuzendaria den Paco Etxeberria azkenean ezingo da Arabako hiriburuan egon. 12:00etan izango da mahaingurua, Gasteizko Kanpusean.
Ekitaldi nagusia, Gasteizen
Mahainguru horietaz gain, ostegunean herri, auzo eta heziguneetan saio eta ekimen desberdinak antolatzen dabiltza, eta asteari bukaera emateko, ostiralean, ekitaldi nagusia egingo dute Gasteizen. Ostiralean izango da hau, 18:30ean Aldabe Gizarte-Etxean.
“Memoria borroka esparru gisa ulertuta, subjektu aktibo izatera gatoz. Lehen pertsonan eta pluralean kontatu, pentsatu eta elkarbanatuko ditugu bizitakoak. Guk kontatuko dugu bizitakoa, guk irakurriko dugu gertatutakoa. Ariketa kolektibo bat egitera goaz, erantzunez baino, galderaz betetakoa”, azaldu dute eta iragana kontutan hartu beharrekoa dela aipatuz. “Urteetan isildutakoak kontatzera gatoz. Horiei garrantzia ematera. Sufrimendu eta lorpenak aztertzera. Elkarrekin, kolektiboan atera nahi ditugu ikaspen pertsonal eta kolektiboak. Inork ez du guk bizitakoaren inguruko kanturik, filmerik eginen. Guri dagokigu ariketa hori egitea. Eta horretara gatoz. Guk ez badugu egiten ez duelako inork egingo. Guri dagokigu guk bizitakoa kontatzea”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!