Urte hasieratik 10 langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresatik
45 langileko plantilla batetik, martxotik azarora 10 langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresatik eta kaleratze gehiago aurreikusten dituzte. LAB sindikatuak enplegua defendatzeko dinamika bat jarri du martxan.
Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresan enplegua suntsitzen ari dela salatu du LAB sindikatuak. Derichebourg multinazional frantsesak erosi zuen Lajo y Rodriguez, SA (LYRSA) birziklatze enpresa zena; salerosketa-operazioan 2 urtez enplegua mantentzeko klausula bat sinatu arren, martxotik azarora bitarte 10 langile kaleratu dituzte, urte hasieran 45 behargin ziren plantillan. Enpresak ez ditu kaleratze gehiago baztertzen
Osasun krisia hasi zenetik ABEE desberdinetara jo du enpresak, enplegu erregulazio espediente hauek enpleguarekiko konpromisoa eskatzen duten arren, «behin eta berrio hau bete ez izana» gogor kritikatu du LABek.
Derichebourg taldeak korredore atlantiarrean zentro logistiko huts bezala utzi nahi du Asparrenako lantegia. LABen iritziz enpresak pandemia egoera baliatu nahi du bere planak aurrera eramateko, langileek mobilizatzeko izango dituzten mugez jakitun.
Enpresak 2016 eta 2017 urteetan 8 milioi eurotik gorako irabaziak banatu zituela gogorarazi du sindikatu abertzaleak; «baita galerak aitortu zituen urteetan ere».
Enplegua defendatzeko dinamika martxan
LAB sindikatuak Asparrenako plantan bizi den egoera sozializatzeko dinamika bat jarriko du martxan langileekin batera: «odolustea geratzea lortzeko urratsak adosteko». Besteak beste, babes-mozioak aurkeztuko dituzte Asparrena eta Donemiliagako udaletan.
Lyrsa-Derichebourg-en ez dagoela inor soberan azpimarratu dute eta enplegua bermatzea eskatu dute: «Ez dugu onartuko egoeraren zama guztia langileon bizkar erortzea. Ez da bidezkoa batzuk poltsikoak bete eta aberasten diren artean, enpresa langileak kaleratzen ibiltzea aitzakia ekonomikoekin».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!