Urtarrilaren 8ko mobilizazioetara batzeko deia egin du Sarek, nor bere herrian
Arabako hainbat herritan egingo dira mobilizazioak. Gasteizen Artiumen hasiko da eta zutabeak irtengo dira aurretik Europa Jauregitik, San Juan Elizatik eta Iparralde Gizate etxetik.
Osasun-egoeraren ondorioz eta erantzukizunak eskatuta, deszentralizatu egingo da aurten Bilbon urtarrilero milaka lagun elkartu dituen euskal presoen aldeko mobilizazioa. Sarek jakinarazi du mobilizazioak deitu dituela Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bilbon barne, baita herri eta auzo gehienetan ere. 200 deialdi inguru izango dira orotara.
Arabako deialdiak
Agurain · 17:00 · San Juan plaza
Aiaraldea · 18:00 · Laudio · Aldai Plazatik
Biasteri/Laguardia · 17:00 · Plaza nagusia
Espejo · 17:00 · Espejoko frontoian
Gasteiz:
Zutabeak:
· 16:00 · Europa Jauregitik
· 16:30 · San Juan Eliza
· 16:30 · Iparralde Gizate etxetik
· Manifestazioa · 17:00 · Artium
Kanpezu · 17:00 · Herriko plaza
Trebiñu · 17:00 · Trebiñuko plazan
Murgia · 17:00 · Udaletxeko Plazan
Zigoitia · 17:00 · Bengolarra ixkinan
Nola babestu dezakete ekimena manifestaziora joan ezin dutenek?
Osasun-egoeraren ondorioz manifestazioan parte hartu ezin duten pertsonek ere badute ekarpena egiteko aukera. Sare sozialetan babesa adierazteko, Sarek argazki bat egitea proposatu du Izan Bidea dinamikako geziarekin eta #bidean traolarekin partekatzea.
Bestalde, bi aukera jarri dituzte martxan ekarpen ekonomikoa egiteko:
Bizum bidezko ekarpenak egin daitezke «Konponbidearen eta giza eskubideen aldeko Sare Herritarra elkartea» bilatuz edo 01571 kodea erabiliz.
Transferentzia bidezko ekarpenak egin daitezke kontu honetan: ES47 3035 0012 71 0120113310.
Salbuespeneko espetxe-politika amaitzea beharrezkoa da
Aurten kalera irtetearen beharra aldarrikatu du Sarek, eta salbuespeneko espetxe-politikaren amaiera eskatzeko aldarrikapena aktibo mantentzearen garrantzia. Hau jasotzen du aldarrikapen horrek:
– Euskal preso guztiak hurbiltzea, salbuespenik gabe eta gehiago atzeratu gabe.
– Bigarren gradutik hirugarrenerako progresioa, espetxeko baimenak hartzeko eta baldintzapeko
askatasuna lortzeko aukera desblokeatzea.
– Eta bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egiten jarraitzeko aldarrikapena, erantzukizunez,
errespetuz eta enpatiaz.
Horixe da, Sareren hitzetan, mobilizazioak zabaldu nahi duen mezu nagusia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!