Urtarrilaren 6an izango da Hertzainak-en kontzertua Gasteizen, emango duten azkena
"Azkena gure alde" lelopean egingo dute ekimena. Azaroaren 30ean, goizeko 10:00etatik aurrera www.hertzainak.eus webgunean.
2019ko Euskaldunako eta Kafe Antzokiko kontzertuek, sorrarazitako emozioak zale gehiagorekin partekatzeko gogoa utzi zien Josu eta Gariri: «Bilbon bizitakoak Gasteizen ere bizitzea lortu behar genuke. Bertan hasi zen dena eta bertan bukatzea zor diogu. Egin dezagun azkena gure alde, sortzen ikusi gintuen hirian. Horrenbeste merezi dugu».
Pandemiak ez zien utzi, eta orain berrekin diote asmoari. Oraingoan, gainera, Luis Javier Saiz Txanpik ere parte hartuko du kontzertuetan, hasieratik taldearen bateria izan zenak.
Abenduaren 16 eta 17an bi kontzertu eskainiko ditu taldeak BECen, baina, azkena Gasteizen emango dute urtarrilaren 6an, gaur iragarri dutenez. Azaroaren 30ean jarriko dituzte salgai sarrerak www.hertzainak.eus webgunean, goizeko 10:00etatik aurrera. Gasteizko Mendizabalan joko dute, karpa klimatizatu batean.
Gari eta Txanpi taldekideek Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin batera eman duten prentsaurrekoan azaldu dute 80. hamarkadan Gasteizen bizi izan zen loraldi kultural eta politikoari omenaldi bat izan nahi duela azken kontzertu honek, eta, batez ere, euskararen aldeko jai bat.
Izan ere, euskaldunentzat zein erdaldun askorentzat erreferente bihurtu zituen Hertzainak euskaraz kantatzeko egin zuten hautuak. «Transmititu dezagun euskarazko kantagintzaren historia eta oraina biharkoek euskaraz kantatzeko hautua egin dezaten», esan dute.
Azpimarratu dute, gainera, Gasteizi eta Arabari eman nahi dioten balioa, bertan «hasi eta buka» egin dezan taldearen ibilbideak.
Horregatik, Gasteizeko kontzertuan parte hartuko dute euskarazko kulturgintzan ari diren hainbat gonbidatuk: Peru Abartegi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta (ETS), Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!