Urtarrilak 30: Hala Bedi jarraitzeko egun handi bat
Goizeko lehen piketeekin batera abiatuko den Greba Orokorraren orduz orduko jarraipen berezia burutuko du Hala Beditik. Jarraipenarekin laguntzeko. 656 34 49 82 telefono zenbakia egongo da egun guztian zehar eskuragarri ekimen eta mobilizazio desberdinen bideo, argazki eta azken orduko informazioa jasotzeko
Ordu gutxi geratzen dira greba deialdiari hasiera emateko eta Hala Bedi irratia prest dago erronkari heltzeko. Sare sozial eta webgunea goizaldeko lehen piketeekin batera jarriko da martxan biharko Greba Orokorraren orduz orduko jarraipen berezia burutzeko. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak luzatutako greba egunak Araban zehar utziko dituen kontu guztiak bilduko dira bertan
Irratiak ere programazio berezia eskainiko du bihar. Goizeko 8:00etatik aurrera orduro albistegi bereziak eskainiko dira Hala Bediko uhinen bidez, FM 107.4 kanalean. Kalean zuzenean gertatzen denaren lekuko ere izango dira Hala Bediko entzuleak zuzeneko konexioak burutuko baitira Araban zehar piztuko diren foko desberdinetan. Argazki eta bideoz ere kubrituko du biharko mobilizazio eguna Hala Bedik. Egunak utzitako iurdi guztiak webgunean egongo dira ikusgai.
Lagundu jarraipena egiten
Greba Orokorraren jarraipen berezian laguntzeko aukera ere eskainiko du Hala Bedik. Horretarako, 656 34 49 82 telefono zenbakia egongo da egun guztian zehar eskuragarri ekimen eta mobilizazio desberdinen bideo, argazki eta azken orduko informazioa jasotzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!