Urtaranen Gobernuak LGTBI atalaren %70a murriztu nahi du Gasteizko aurrekontuetan
Lumagorrik ekarpenak aurkeztu dizkio Udalaren aurrekontu-proiektuari, LGTBI politiketan murrizketak saihesteko. "Murrizketetatik babestu beharreko zerbitzua da, are gehiago osasun-, ekonomia- eta zaintza-krisi baten testuinguruan".
Lumagorri elkarteak hainbat ekarpen egin ditu Udal Gobernuak 2021erako aurrekontu proiektuan proposatu dituen murrizketak saihesteko. Zehazki, sexu- eta genero-aniztasunerako agenda, Ikusgune-Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia eta Jabekuntza feministarako Eskola biltzen ditu elkartearen proposamenak.
Izan ere, LGTBI politiketara zuzenean bideratutako partidek aurrekontuaren ia %70eko murrizketa izan dute EAJk eta PSEk aurkeztutako aurrekontu-proiektuan. Gainera, murrizketa horri Jabekuntza feministarako Eskolak jasaten duena gehitu beharko litzaioke.
Lumagorrik aurkeztutako proposamenak 2021eko aurrekontu-proiektua 2020koarekin berdintzeko eta hobetzeko eskatzen du. Zehazki, partida hauek aurkeztu ditu elkarteak:
- Ahalduntze feministarako eskola: 130.000€.
- Sexu- eta genero-aniztasunerako agenda: 40.000€.
- LGTBI Behatokiaren hitzarmena: 75.000 €.
- LGTBI Behatokia: 20.000 €.
«Beharrezkoa da Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuari giza baliabide eta baliabide ekonomiko
nahikoak ematea. Murrizketetatik babestu beharreko zerbitzua da, are gehiago osasun-, ekonomia- eta zaintza-krisi baten testuinguruan. Beraz, zerbitzu horretara bideratutako partida ekonomiko guztiek, nolanahi ere, igoera bat izan beharko lukete, eta inoiz ez murrizketa bat», adierazi du Lumagorrik ohar baten bidez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!